Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
La escopeta nacional (euskaraz Eskopeta nazionala) 1978ko Luis García Berlanga espainiar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Luis Escobar, José Luis López Vázquez, Amparo Soler Leal, José Sazatornil, Antonio Ferrandis, Luis Ciges, Agustín González, Mónica Randall, Bárbara Rey, Rafael Alonso, Chus Lampreave, Félix Rotaeta, Laly Soldevila, Andrés Mejuto, Conchita Montes, Rosanna Yanni eta Mimí Muñoz aktoreek antzeztu zuten.
La escopeta nacional | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | La escopeta nacional |
Jatorrizko hizkuntza | katalana gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Luis García Berlanga |
Gidoigilea(k) | Luis García Berlanga Rafael Azcona |
Antzezlea(k) | |
Agustín González Amparo Soler Leal Antonio Ferrandis Bárbara Rey José Luis López Vázquez José Sazatornil Mónica Randall Rafael Alonso Luis Escobar Kirkpatrick (en) Conchita Montes Ángel Álvarez (en) Héctor Alterio Chus Lampreave Fernando Hilbeck (en) Sergio Mendizábal Laly Soldevila Rosanna Yanni Zelmar Gueñol | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfredo Matas (en) |
Edizioa | José Luis Matesanz |
Argazki-zuzendaria | Carlos Suárez Morilla |
Jantzi-diseinatzailea | Sastreria Cornejo (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Patrimonio Nacional ("Ondare Nazionala", 1981) eta Nacional III ("Nazionala III") filmeekin batera Luis García Berlangak zuzendutako Espainiako Trantsizioari buruzko trilogia osatu zuen. Filma berez, frankismoaren azken urteetako maila soziala, politikari eta enpresaburuen erretratu azidoa da.
Madrilgo Erkidegoko Aldea del Fresno udalerrian filmatu zen.
1972ko negua. Jaume Canivell (José Sazatornil), atezain elektroniko lantegi bateko kataluniar enpresaburua bere idazkari eta maitalearekin batera (Mónica Randall) Madrilgo herri batera joan da, bertan Leginetxeko markesen jabetzakoa den "Los Tejadillos" etxaldean Jaume berak bere poltsikotik ordaindutako ehizaldi batean parte hartzeko, nahiz eta ofizialki etxaldean markesak bere adiskideei ordaindutako ehizaldia dela aipatzen den.
Canivellen helburua garai hartako espainiar goi mailarekin buruz-buru jardutea da, horren bidez bere negozioa hobetu, diru etekinak atera eta Madrilen eraikitzen ari den urbanizazioan bere atezain-elektronikoak saldu eta jar daitezen, horretarako ehizaldian parte hartzen ari den Espainiar Gobernuko Industria ministroa den Álvaroren (Antonio Ferrandis) adiskide egingo da. Baina Jaume etxaldera iritsi denetik ezustekoak eta pertsonaia absurduen agerpenak ugariak izango dira. Jaume eta bere bikotearen egonaldian zehar Leginetxeko markesaren (Luis Escobar) bilduma bitxi baten suntsipenaren lekukoak izan dira (bere ehundaka maitaleen pubiseko ile bildumaren suntsiketa), bai eta markesaren seme onanistak (José Luis López Vázquez) burututako emakumezko aktore masokista (Bárbara Rey) baten bahiketa ere, edota Espainiako gobernuaren jazotako bapateko aldaketa, ondorioz ordurarte bere kontaktua zen Industria ministroa kale gorrian gelditzen delarik, azken gertakizun honek Jaume ehizaldian dagoen eta Opus Deiekoak diren Gobernu talde berriaren adiskide izatera bultzaraziko du, guztia bere atezain-elektroniko negozioaren onura lortzearren.
Xelebrekeria askoren artean, Canivell berak zinema ekoizlearen papera antzeztu beharko du, etxaldeko kaperako mezan lagundu, ehizaldia berak ordaintzea "onartu", edota etxaldean ospatutako bingo lehiaketa bateko saria eskuzabaltasunez "itzultzera" derrigotua izango da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.