Maladeta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maladetako gailurra edo Maladeta ("la Mala Eta", hau da, gaztelaniaz "la Más Alta", euskaraz "Garaiena") Aneto menditik hurbil dagoen 3.308 metroko gailurra da. Aragoiko Huesca probintziako Benasque udalerrian dagoen Posets-Maladeta Parke Naturalan kokatzen da. Bere iparraldeko magalean Maladetako glaziarra dago, 37 hektareako azalera duelarik. Gailurra bitan zatituta dago, Sortaldeko Maladeta (6 ha) eta Sartaldeko Maladeta(31 ha).
Maladeta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.308 m |
Prominentzia | 117 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°38′50″N 0°38′22″E |
Mendikatea | Maladetako mendigunea |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Comarca of Aragon | Ribagorza |
Aragoiko udalerria | Benasque-Benás |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1817an Johann Jacob Friedrich eta Wilhelm von Parrot mendizaleek burututakoa. |
Ohiko bidea | Iparraldea, Renclusako aterpetxetik doana. |
Luberri | Luberri |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Antzinean, Maladeta mendia eskualde honetako gailurrik garaiena zela uste zen, horregatik gailur honetara iristeko saiakerak mendilerro honetako beste tontorretara egin zirenak baino lehenagokoak dira. 1801an Ferrieresek eta 1802an Louis Cordierek lehendabiziko saiakerak egin zituzten. Halere, gailur honen aurreneko igoera 1817ko irailaren 29an Friedrich von Parrot eta Pierre Barrau "Pierrine" bere gidariak gauzatu zuten, helburu horretarako Frantziako Luchon udalerritik atera zirelarik.
Ikus gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.