Krema inglesa gozogintzako oinarri ugaritarako erabil daitekeen krema da. Izozkiak egiteko, mousseak, bavaroissak prestatzeko, saltsa moduan erabiltzeko...
Osagaiak
- Esnea: 1 l. ( kasu batzuetan esnea eta esne gaina erdibitu egiten da)
- Bainila: 1/2.
- Azukrea: 150 g.
- Gorringoak: 10-12.
Prestaketa
- Irakin esnea 5 minutuz, su baxuan, bainilarekin eta utzi bere horretan hozten.
- Puntazorrotza erabiliz ireki bainila erditik, eta barruko haziak arraskatu eta gehitu dena esnetara.
- Pertz batean, gorringoak azukrearekin irabiatu.
- Nahasi esnea gorringoarekin maria bainuan jarri, eta hagatxoarekin mugitu.
- Kontu izan maria bainuko urak ez dezala inoiz irakin.
- Horrela edukiko dugu 80ºC izan arte ( nahasketa lurrintzen hasi edo pittin bat loditzen)
- Momentu horretan pertza maria bainutik atera, eta kanpoan nahasten jarraituko dugu epeldu arte.
Aholkuak
- Azkenburukoen saltsa moduan edo bainilazko izozkiaren oinarri bezala erabil dezakegu.
- Saltsa krematsuagoa nahi izanez gero, bereziki izozkientzat, esnearen erdia esne-gainarekin ordezkatzen da.
- Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin, 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.