Koreako penintsula
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Koreako penintsula[1] edo Korea[1] (Hego Korean hangul: 한반도, hanja: 韓半島, Han Bando; Ipar Korean chosongul: 조선반도, hanja: 朝鮮半島, Chosŏn Pando) Ekialdeko Asiako penintsula da. 1.100 kilometro luze da, Asia kontinentaletik Ozeano Bareraino, eta 220.847 kilometro koadroko eremua dauka. Ipar Korea eta Hego Korea estatuak daude penintsulan, 38° paraleloak bereizirik.
Koreako penintsula | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Baekdu mendia |
Mota | penintsula |
Azalera | 85.270 mi² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°30′N 127°00′E |
Honen parte da | Korea |
Ur-gorputza | Ozeano Barea Ekialdeko Txinako itsasoa Itsaso Horia |
Txina dauka iparraldean, Errusia ipar-ekialdean, Japoniako itsasoa ekialdean, Ekialdeko Txinako itsasoa eta Koreako itsasartea hegoaldean, eta Itsaso Horia mendebaldean. Txinarekin 1.416 kilometroko muga du, eta 19 kilometrokoa Errusiarekin. Lurralde menditsua da, iparraldean eta ekialdean batez ere. Paektu da gailurrik garaiena (2.744 metro). Itsasertzak 8.460 kilometroko luzera du; oso malkartsua da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.