Kopenhageko Unibertsitateko Lorategi Botanikoak
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kopenhageko Unibertsitateko Lorategi Botanikoak edo Lorategi Botanikoak (danieraz Botanisk Have), Kopenhageko Unibertsitateari dagozkion lorategi botanikoak dira.
Kopenhageko Unibertsitateko Lorategi Botanikoak | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°41′13″N 12°34′26″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1600 |
Kudeatzailea | Kopenhageko Unibertsitatea |
Izenaren jatorria | botanika |
Arkitektura | |
Azalera | 12 ha |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Lorategiak 1600an eratu ziren Erreforma Protestantean disolbituriko elizetako sendabelarrak babesteko helburuaz. Hasierako lorategien izena Hortus Medicus (Baratze medizinala) izan zen eta Kristian IV.ak emandako Skidenstraede eremuko lurretan ezarri zen, izan ere unibertsitateko irakasleen egoitza hurbil baitzegoen eta beraiena baitzen lorategia zaintzearen ardura. 1621ean Ole Worm arduradunak daniar sendabelarren bilduma nabarmen handitu zuen eta atzerritik hainbat landare ere ekarri zituen.
XVIII mendean Frederiksstaden auzo berria eratzearekin batera 1752an Lorategiak bertara aldatu ziren. Oederren lorategiak izenaz ezagutu ziren izan ere Georg Christian Oeder baitzen hauen arduradun nagusia. Mendebaldeko zatian negutegi bat eraiki zuen honek. 1763an ateak zabaldu zituen publikoarentzako. 1778an ordean erregeak lur hauek behar zituela eta, Lorategiak itxi eta Nyhavn ondoko Charlottenborg jauregiaren ingurua eskeini zuen landareentzako. Eraikin berria egiteko diseinuak egin ziren arren eraikuntza ez zen aurrera eraman.
Azkenik 1870an gaur egungo tokian ezarri zen. 1874ean beirazko negutegi erraldoia inauguratu zen. Jacob Christian Jacobsen filantropo handia izan zen helburua aurrera eraman eta Lorategiak fundatu zituena.
Lorategi Botanikoetan badaude, museoa, herbarioa, negutegia, hazien gordailua, liburutegia eta landare denda ere. Honetaz gain taberna eta jatetxea ere badute barnean.
Beirazko 27 negutegi ditu, garrantzitsuena 1874ean inauguraturiko Palmondoen etxea izanik. 16 metrotako garaiera du eta goraino igotzeko eskilarak espiralean ezarrita daude.
Lorategietako atalik berriena errododendroen lorategia da.
13.000 landare espezietik gora daude, gehienak naturan jasotakoak. Hauetatik 600 espezie daniarrak dira, 1.100 hosto iraunkorrak eta beste 1.100 urteko landareak.
Lorategietako zuhaitzik zaharrena Taxodium distichum bat da, 1806koa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.