Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konstantzako kontzilioa Eliza Katolikoaren kontzilio ekumeniko bat izan zen, 1413ko urriaren 30ean Segismundo Hungariakoak eta Joan XXIII.a antipapak deitua. Kontzilioa 1414ko azaroaren 5etik 1418ko apirilaren 22ra arte egon zen bilduta Konstantzan, Mendebaldeko Zisma Handia gainditzeko asmoz eta Elizaren berrikuntzari buruzko eztabaidak eginez.
Konstantzako kontzilioa | |
---|---|
Mota | sinodo |
Denbora-tarte | 1414ko azaroaren 5a - 1418ko apirilaren 22a |
Kokaleku | Konzilgebäude Konstanz (en) |
Herrialdea | Alemania |
Parte-hartzaileak | Pierre d'Ailly Benedikto XIII.a Branda da Castiglione (en) Manuel Chrysoloras Zawisza the Black (en) Guillaume Fillastre Frederick IV, Duke of Austria (en) Frederiko I.a Brandenburgokoa Jean Charlier de Gerson Gregorio XII.a Robert Hallam (en) Gottfried de Hegghe (en) Jeronimo Pragakoa Jan Hus Joan XXIII.a Luis III.a, Palatinatukoa Louis VII, Duke of Bavaria (en) Martin V.a Gian Francesco Poggio Bracciolini Sigismundo Luxenburgokoa Oswald von Wolkenstein Francesco Zabarella (en) |
Osatuta | |
Conclave - 1417 (en) | |
Hartutako beste erabakien artean Jan Hus kondenatzea egon zen, sutan erre zutena 1415eko uztailaren 6an. Paganoen eskubideen inguruan eztabaidatu zuten eta Poloniako Erresuma eta Zaldun Teutonikoen arteko gerrari buruzko erabakiak hartu zituzten.
Mendebaldeko Zismako aita santuak |
---|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.