From Wikipedia, the free encyclopedia
Dentsitate txikiko lipoproteina (LDL)[1] kolesterola eta triglizeridoak gibeletik ehunetara garraiatzen dituen lipoproteina da. "Kolesterol txarra" esaten zaio, LDL gisa garraiatzen den kolesterolaren kontzentrazio handiak arteriosklerosia izateko arriskua handitzen baitu.[2]
Dentsitate txikiko lipoproteina | |
---|---|
Mota | Lipoproteina |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 39026 |
MeSH | D008077 |
Zelulak mintzaren sintesirako kolesterola behar duenean, LDL hartzen duten proteinak sortzen ditu eta mintz plasmatikoan txertatzen ditu. Kolesterola atzematen denean, lisosometara pasatzen da, eta bertan kolesterol-esterrak hidrolizatzen dira. Kolesterol librea sortzen da,[3] eta, horrela, zelularen esku geratzen da mintzen biosintesirako.
Zelulan kolesterol libre gehiegi metatzen bada, kolesterolaren sintesia eta LDL hartzen duten proteina-sintesia geldiarazten ditu; horrela, zelulak kolesterol gutxiago sortzen eta xurgatzen du.
Kolesterola xurgatzeko bide arautu hori nahastuta dago LDL hartzen duten proteinak ekoizteko gene akastunak heredatzen dituzten banako batzuengan, eta, ondorioz, haien zelulek ezin dute odoleko kolesterolik hartu. Odoleko kolesterol maila altuek aterosklerosi goiztiarra eragiten diete gizabanako horiei, eta horietako gehienak miokardio infartu baten ondorioz hiltzen dira, adin goiztiar batean, arteria koronarioen alterazioen ondorioz. Anomalia LDLren hartzaileari egotz dakioke, hura kanpoan edo akastuna izan baitaiteke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.