From Wikipedia, the free encyclopedia
Kiowak[1] Amerikako Estatu Batuetako Ordoki Handietan bizi den amerindiarren nazio bat dira. Montanatik hegoaldera migratu zuten, lehenengo Koloradora XVII. eta XVIII. mendeetan, eta ondoren Oklahomako erreserba batean sartu zituzten.
Gaur egun, Oklahoma denaren inguruan bizi ziren. Azkenetakoak izan ziren Estatu Batuen agintepera errenditzen. 1780. urtean 3.000 lagun inguru ziren, zazpi taldetan banatuak. Nomadak ziren, bufalo ehiztariak; ez zuten lurrik lantzen, eta hiru aldetako etxoletan bizi ziren.
Gerrari taldeak hierarkia guztiz finkoz eratuak ziren. Ametsek eta trantzezko ikuspenek gudurako, ehizarako eta sendabiderako ahalmen berez gainekoak ematen zizkietela sinesten zuten. Komantxeek bezala, peyote erlijioaren zabaltzaile izan ziren, kaktus haluzinogeno bat erabiltzen duena. Urtean bi aldiz, udan eta neguan, gertakari nagusien kronika irudikatzen zuten larruzko orrietan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.