Khan (mongolieraz: хаан, xaan) jatorriz enperadorearen baliokidea zen titulu turko-mongola da, eta "goreneko gobernaria" esan nahi du. Gerora, Ekialdeko zenbait printze eta agintarik erabili zuten.
Khan batek khanerri bat gobernatzen du, eta khan handia enperadorearen baliokidea litzateke. Khan titulua izan duten pertsona ospetsuenak Genghis Khan eta bere biloba Kublai Khan izan ziren. Lehenak Mongolen Inperioa fundatu zuen, eta bigarrenak Txinako Yuan dinastia. Terminoa azken aldiz Bogd Khan, Mongoliako azken enperadoreak, erabili zuen.
Sultan otomandarrek erabili zituzten tituluetako bat da; Urrezko Hordako buruzagiek eta beren ondorengoek ere erabili zuten. Turko seljuktarren artean, tribu, klan edo nazioko buruzagiek erabiltzen zuten, eta atabeg mailaren azpitik zegoen.
Khan abizen gisa
Gaur egun, khan titulua abizen edo goitizen bihurtu da zenbait lekutan. Goitizen gisa, paxtunen artean —Afganistango, Pakistango eta Indiako zona batzuetan bizi den herria— dezente erabiltzen da, batzuetan, paxtun hitzaren sinonimo izateraino. Zona horretan bertan, maiz agertzen den abizena da; sarritan, Raj-aren garaian khan titulua izan zuten pertsonen ondorengo familiak dira.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.