From Wikipedia, the free encyclopedia
Kateb Yacine (arabieraz: كاتب ياسين, kæːtb jæːsiːn ahoskatua; Konstantina, 1929 - 1989) aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea izan zen, frantsesez idazten zuena. Aljeriako Independentziaren Gerrak eragin handia izan zuen haren lanetan eta, oro har, Aljeriako bizimodua agertu zuen lan horietan. Bere lehen eleberria, Nedjma, 1956an argitaratu zuen; lan hartan Frantziaren mendeko Aljeriako gizartearen egoera eta klanen arteko bereizketa eta indarkeria agertu zuen, tarteka elezaharrak eta agertzen direla. Kronologia-gorabehera handiak eta kontalari ugari dira eleberri horretan; kontaera horrek eragin handia izan du Marokoko idazle gazteengan. Eleberri haren ondorengo beste lan batzuetan gai hura bera landu zuen, Aljeriako bizitza, alegia, bai gizarte-ikuspegitik eta bai nazio-ikuspegitik; baita bizitza pribatuaren ikuspegitik ere. Azken lanetan langileriaren eta kapitalismoaren arteko borroka islatu zuen, batez ere. Lan nagusiak: Soliloques (1946), La cercle des représailles (1959), Le Polygone étoilé (1966), L´Homme aux sandales de caoutchouc (1970).
Kateb Yacine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Konstantina, 1929ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | Aljeria |
Heriotza | Grenoble eta La Tronche, 1989ko urriaren 28a (60 urte) |
Hobiratze lekua | El Alia Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, kazetaria eta poeta |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kateb Yacine |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.