From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaspar Hauser (1812 inguruan - Ansbach, 1833ko abenduaren 17a) jatorri iluneko pertsonaia alemaniarra izan zen.
Kaspar Hauser | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna, 1812ko apirilaren 30a |
Herrialdea | Bavariako Erresuma |
Bizilekua | Bavariako Erresuma |
Heriotza | Ansbach, 1833ko abenduaren 17a (21 urte) |
Hobiratze lekua | Ansbach |
Heriotza modua | ezezaguna giza hilketa istripuzko heriotza giza hilketa: labankada |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, margolaria eta eskriba |
Nekazari-jantzian agertu zen Nurenbergen 1828ko maiatzaren 26an. Ibilera bitxikoa eta argiaren ihesi bezala zebilen hamasei urte inguruko gaztea zen artean, eta gutun bat zeraman aldean; gutun hark zioenez, Kaspar Hauser jaiotzatik laborari batzuen ardurapean utzi zuten, eta haiek ezkutuan hazia zen. Halako arlotea ikusirik, kartzelaratu egin zuten. Medikuek egin zioten azterketak erakutsi zuenez, Kaspar ez zen inoiz oinez ibili ordura arte, oin-zolak haurtxo batenak bezain bigunak baitzituen; guztiz sentibera izan arren, gauez ez zuen ezerk esnatzen, ez hotsek ez zimikoek, eta jaki beroek zintzurra erretzen ziotela zirudien. Nurenbergeko epaile nagusiak bere gain hartu zuen Kasparren heziketa, eta harengandik jakin ahal izan zuen halako ziega estu ilun batean hazia zela. Orduan ireki zen Kasparren benetako jatorriari buruzko eztabaida, ez baita oraino erabaki, printze baten seme ezkutua ote zen, nerbioetako gaitzak jotako gaixoa, ala iruzurra besterik ez ote zen guztia. Geroztik, eztabaidagai izan da Kaspar Hauser Alemaniako literaturan, hipotesi klasikoak Karlos Badengo duke handiaren seme egiten baitu. Kasparren heriotza haren agerkera bezain misteriotsua izan zen. Bere iragana argituko ziola adierazi zion ezezagun batek jarritako hitzordura etorririk, hark emandako labankadaz hil zen, 1833ko abenduaren 14an. Hilobian hau ezarri zuten: Kaspar Hauser, garaiotako enigma.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaspar Hauser |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.