From Wikipedia, the free encyclopedia
Dion Kasio (latinez: Lucius Claudius Cassius Diō Cocceiānus; 155 – 235), erromatar historialaria izan zen, nahiz eta liburuak grekoz idatzi. Izan ere, Bitinia probintzian jaio zen, non greziera zen hizkuntza nagusia. Aita erromatar senataria zeukan ordea.
Dion Kasio | |||||
---|---|---|---|---|---|
229 -
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Lucius Claudius Cassius Dio Cocceianus | ||||
Jaiotza | Nizea, II. mendea | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Nizea, III. mendea ( urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Cassius Apronianus | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako greziera latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | historialaria, politikaria eta militarra | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Administrazioan ere egin zuen lan. Komodoren agintaldian senataria izan zen, eta Esmirna (gaur egungo Izmir (Turkia)) hiriko gobernaria Septimio Severorekin. 205 inguruan Afrika eta Panonia probintzietako prokontsula izendatu zuten. Alexandro Severok begikoa zuen, eta bigarren aldiz kontsula izendatu zuen, 229an, Pretoriar Guardiak hil nahi zuen arren. Horren ondoren, herrira bueltatuta, bakean hil zen.
80 liburuetako Erromaren gaineko historia egin zuen 22 urtetan. Erromako 983 urte ikertu zituen, Eneas Italiara iritsi zenetik K. o. 229 arte. Julio Zesar arte, gertaerak zerrendatzen baino ez du egiten. Komodoren garaietatik are zehatzagoa da, berak ezagutu zituelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.