From Wikipedia, the free encyclopedia
Karon edo Karonte[1] (antzinako grezieraz: Χάρων, Khárôn, "distira bizi") greziar mitologiako pertsonaia da. Hildakoak haren txalupan Akeronte ibaia zeharkatuz garraiatzen zituen Hadesen erresumaraino. Zahar argal eta zarpail baten moduan adierazi ohi da.
Karon | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Bizitokia | Greek underworld (en) |
Ogibidea | txaluparia |
Familia | |
Aita | Erebo |
Ama | Nix |
Nahiz eta sarri arimak Estigia ibaian zehar zeramatzala esan den arren, Virgiliok bere Eneidan esaten duen bezala, [2]esate baterako, iturri gehienen arabera, Pausanias [3]barne eta, beranduago, Dante,[4] benetan Karonte igarotzen zuen ibaia Akeronte zen.
Karonte Érebo eta Nixen semea zen. Arropa iluneko agure argal eta marmarti bat bezala irudikatzen zen (edo, batzuetan, mailu bikoitz batekin hegodun deabru bat bezala), bere bidaiariak Akeronte ibaiaren ertzean pilatzen zen jendetzaren artean aukeratzen zituena, lurperaketa egokia merezi zutenen eta bidaia ordain zezaketenen artean (bat eta hiru obol artean). Igeletan (liburua), Aristofanesek, Karonte jende gizenari irainak botatzen erakusten du.
Ez da ezagutzen Karontek Herakles (Herkules) pasatzen uztearen zergatia, baina, pasatzen uzteagatik Karonte urte batez espetxeratua izan zen, biziei eskatutako ohiko ordainketa (Kumasen sibila ematen zuen urrezko adar bat) lortu gabe pasatzen utzi ziolako. Virgiliok, Eneidan, Eneasen Infernuetarako jaitsiera kontatzen du, aipaturiko apaizarekin batera. [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.