Karolína Kurková
txekiar top-modeloa eta aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Karolína Isela Kurková (Děčín, Usti Nad Labem, Txekia, 1984ko otsailaren 28a) txekiar top-modeloa eta aktorea da, Gisele Bündchen eta Natalia Vodianovarekin batera modelorik ospetsuenetariko bat. Victoria's Secreteko aingeru ohia izateagatik ezaguna.[1]
Karolína Kurková | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Děčín, 1984ko otsailaren 28a (40 urte) |
Herrialdea | Txekia Eslovakia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Archie Drury (en) (2009 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera eslovakiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, aktorea eta zinema aktorea |
Pisua | 59 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
![]() ![]() |
Munduan gehien ordaindu den supermodeloetako bat da, 2007an $5 milioi dolar irabazi zituelarik. Urte hartan seigarren postuan kokatu zen Forbes aldizkarian, munduko eredu errentagarrienen urteko zerrendan.[2][3] Mario Testinok «bere gorputz eta aurpegiaren proportzioa, baita bere energia maila ere» goraipatu zuen, esanez: «bera edozein momentutan egokitu litekeen eredua da».[4] Vogueren editore Anna Wintourrek «hurrengo supermodeloa» izendatu zuen.[4]
Bizitza
Lehen urteak
Ama eslovakiarra du eta aita Josef Kurka Txekiar Errepublikako saskibaloi jokalaria.[5] Txikia zenean, jazarpena jasan zuen bere altuerarengatik. Lagun batek 15 urte zituela Pragako agentzia batera Kurkovaren argazkiak bidali ondoren, pasarela modelo bezala lanak lortu zituen, baita iragarki eta aldizkarietan ere.[6][7] Gero Milanera joan zen esperientzia gehiago lortzeko eta Miuccia Prada enpresaburu eta moda diseinatzailearekin kontratua sinatu zuen.[5][8]
1999ko irailean, Kurková Vogue moda-aldizkariko AEBko edizioan agertu zen, eta 17 urte zituela New Yorkera bizitzera joan ondoren, 2001eko otsaileko edizioko azalean agertu zen.[9]
Ibilbidea
Modelo


Vogueko portadaren ostean, Kurkova goi-mailako joskintzako desfileetan ezaguna egin zen. Gainera, Victoria's Secret lentzeria markak aukeratu zuen 2000. urteko desfilean parte hartzeko, nahiz eta 16 urte besterik ez zituen orduan.[10] Modako etxeek, Yves Saint Laurent esaterako, kontratuak sinatu zituzten Kurkovarekin, eta kanpainak egin zituen Chanel, Tommy Hilfiger, Max Mara, Bottega Veneta, Donna Karan, Celine, Fendi, Elie Saab, rag & bone, Jean Paul Gaultier, Roberto Cavalli, Valentino, Louis Vuitton, John Galliano, Mango, Christian Dior, Hugo Boss, Versace, H&M, besteak beste. 2002ko Victoria's Secret Fashion Show-ean, Star of Victoria Fantasy Bra eraman zuen. Alberta Ferretti, Alexander McQueen, Balenciaga, Calvin Klein, Carolina Herrera, Chanel, Christian Dior, Dolce & Gabbana, Givenchy, Gucci, Karl Lagerfeld, Louis Vuitton, Marc Jacobs, Trada, Ralph Lauren, Stella McCartney, Versace eta Vera Mang.[10]
Karolina 2002ko udazken/neguko desfilean erori egin zen.[11][12] Hala ere, ez zen bere ibilbiderako kaltegarria izan eta urte bereko Vogue Sarietan "Urteko Modeloa" izeneko saria irabazi zuen, hein batean bere lanarengatik, 23 aste jarraian lan egiteagatik.[13] Steven Meiselek atera zion argazkia, eta 2004ko iraileko azalean aurkeztu zuen, Vogue estatubatuarrean, "Momentuko modeloetako" bat bezala.
Vogueren 25 portadatan baino gehiagotan agertu da Karolina nazioartean, eta Elle, Vanity Fair eta The Faceren nazioarteko edizioetan ere agertu da. Steven Klein, Mario Sorrenti eta Mario Testino argazkilariekin lan egin du, besteak beste. Christian Diorren 2004ko udazken/neguko desfilean, gorabeheratxo bat izan zuen bere soinekoarekin.[14]
2005ean Victoria's Secreteko aingeru gisa kontratatu ondoren, 2006ko desfilean "Hearts On Fire" Fantasy Bra eraman zuen, 6,5 milioi dolarretan estimatua.[15] Desfile berean, "Come Fly With Me" segmentua ireki zuen, eta, diseinu-akats baten ondorioz, bere zapata ireki egin zen bera oinez zihoan bitartean, eta goraipatu egin zuten ezer gertatu ez balitz bezala ibiltzen jarraitu izanagatik.[16] Gertakaria "legendazko unea" izan zen.[17]
Aingeru bezala izar bat jaso zuen Hollywoodeko "Ospearen Pasealekuan" 2007ko Victoria's Secret Fashion Show-aren aurretik, Esquire aldizkariaren azalean agertu zen 2008ko otsailean, Angie Dickinsonen 1966ko portada klasikoa birsortuz aldizkariaren 75. urteurrenean, eta People aldizkariak Munduko 100 pertsona ederrenen artean aukeratu zuen.[18][19]
2008ko azaroan, E! Entertainmentek emakumerik sexyena bezala bozkatu zuen, Angelina Jolie, Scarlett johansson eta Gisele Bündchen, Heidi Klum eta Adriana Lima bezalako beste aingeruei irabazita.[20] Kurkovak Bottega Veneta modelo etxerako lan egin zuen 2011ko udaberriko kanpainan Hitchcock estiloarekin.[21]
2011ko urtarrilaren 24an, Karolinak Etam Groupe markaren desfilea zabaldu zuen, errege-bildots bat eramanda.[22] Desfile horretan kimono bat eraman zuen, eta kimonoaren beheko aldea pasabidearen zati batean trabatuta geratu zenez, Kurkovak kendu egin behar izan zuen.[23] Gertakaria oso polemikoa izan zen.[24]
2018ko irailean, Karolina Txekoslovakiako Vogue portadako lehen modeloa bihurtu zen. Lehenengo portadan Kurková ikus zitekeen bizkarrean tatuaje bat zuela, osagai sinboliko batekin, Txekoslovakiaren bateratzearen 100. urteurrenari erreferentzia egiten baitzion.[25]
Aktore
Kurkovak Frankie Muniz, Harvey Keitel eta Amber Valletta aktoreekin batera egin zuen aktore debuta Howard Himelsteinen 2007ko My Sexiest Year filmean.[26] Courtney A. Kreiger interpretatu zuen 2009ko G.I. Joe: The Rise of Cobra.[27] America's Next Top Modelen eta Germany's Next Top Modeleko laugarren denboraldian epaile gonbidatua izan zen.
2008ko Academy of Country Music Awards sarietan Dwight Yoakamekin batera "Best Female Vocalist" saria emateko Carrie Underwoodekin batera agertu zen. 2010eko irailean, Carolina gonbidatu gisa agertu zen NBC, Chuck seriean. Zehazki, laugarren denboraldiko "Chuck Versus the Suitcase" atalean. "Sofia Stepanova" espioi etsaia eta supermodeloarena egin zuen [28]
Eva Padberg supermodelo alemaniarrarekin batera agertu zen Kurková Das perfekte Model realityan, Germany's Next Top Model saioaren antzekoan. 2012ko udaberrian eman zuten saioa Alemaniako VOX katean.[29][30] 2012ko udan utzi zioten saioa emititzeari. Kurkovak 2012ko otsailean egin zuen agerpen bat gonbidatu gisa, 30 Rock saioan. Hain zuzen ere, "Leap Day" saioaren seigarren denboraldiko bederatzigarren atalean.[31]
Kurkovak bere burua interpretatu zuen Person of Interest telesailean, bigarren mailako argumentu batean, non Fusco (Kevin Chapman) detektibeak Kurková mafioso armeniarrengandik babesten zuen.[32] Karolina "the Face" saioko coach-a da, Naomi Campbell eta Coco Rocharekin batera.
Beste proiektu batzuk
ABC News telebista katearen esanetan, pediatrekin eta beste mediku batzuekin egiten du lan Gryph and IvyRose -haurrentzako produktu-enpresan.[33]
Bizitza pertsonala
New Yorkeko TriBeCa barrutian bizi da.
2009ko urtarrilean, Fox News telebista kateak baieztatu zuen Kurkovak hipotiroidismoa pairatzen zuela, eta horrek pisua irabaztera eta modako adituen kritiken jomuga izatera eraman zuen, 2008ko ekainean eta 2008ko azaroan, hurrenez hurren, Cía Marítima eta Victoria's Secret-erako desfilatu zuenean.[34][35] 2012. urte hasieran arazo horri buruz hitz egin zuen esanez "menopausia 24 urterekin bizitzen" ari zela eta "bere obarioak huts egiten" ari zirela eta horrekin ohikoa baino pisu handiagoa irabazten.
2009ko uztailean iragarri zuen haurdun zegoela, orduan senargai zuen Archie Druryrekin.[36] Kurkovak jakinarazi zuen Druryk Lurmutur Hirian, Hegoafrikan, ezkontzea proposatu ziola, eta bere semea, Tobin Jack Drury Kurka, jaio baino lehen ezkondu ziren. Umea 2009ko urrian jaio zen.[37][38][38][39]
2015eko uztailean iragarri zuen bigarren umearen zain zeudela elkarrekin. 2015eko azaroan, Kurkovak bigarren semea izan zuen, Noah Lee Drury Kurka.[40]
2020ko abenduan hirugarren umeaz haurdun zegoela iragarri zuen.[41] 2021eko maiatzaren 9an jaio zen bere alaba, Luna Grace Drury Kurka.[42]
Aintzatespenak
- Izar bat du Hollywoodeko "Famaren Pasealekuan" .
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.