From Wikipedia, the free encyclopedia
KISS New Yorken 1973an sortutako glam rock eta heavy metal musika taldea da. Taldeak lehen pausoak 1972an eman zituen.
KISS | |
---|---|
2013an Hellfesten zuzenean. | |
Datuak | |
Jatorria | New York |
Musika mota | Hard rock, heavy metal |
Urteak | 1972 - egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Casablanca, Mercury, Sanctuary, Columbia, Universal Music |
Taldekideak | |
Paul Stanley Gene Simmons Eric Singer Tommy Thayer | |
Lehengo taldekideak | |
Ace Frehley Peter Criss Bruce Kulick Eric Carr Vinnie Vincent Mark St. John | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.kissonline.com www.kissontour.com | |
70 hamarkadaren hasieran, Paul Stanley-k eta Gene Simmons-ek Wicked Lester taldea utzi eta proiektu berri bati ekin zioten. Haien arteko harremana hasieran txarra izan arren, azkenik lagunik hoberenak egin ziren. Berehala hasi ziren beste taldekide berri batzuk bila: Rolling Stones aldizkarian ikusitako iragarki baten bitartez, Peter Criss bateria-jotzailea ezagutu zuten eta geroxeago, The Village Voicen agertutako iragarki bat zela medio, Ace Frehley ezagutu eta gitarra solista gisan hartu zuten. Handik gutxira, Casablanca Records disko-etxearekin kontratua sinatu zuten eta handik gutxira, hiru disko grabatu zituzten: KISS, Hotter Than Hell eta Dressed to Kill.
Hasieratik, etengabe lanean, 24 urrezko albumak lortu dituzte eta munduan zehar 100 milioi disko baino gehiago saldu. Aurpegiko margoengatik eta eszenako janzkerengatik ezagunak, KISSek ospea lortu zuen zuzeneko emanaldi landuei esker. Haietan, su arnasketak, odolezko tuak, ke-gitarrak eta su artifizialak ohikoak ziren. Haien irudi nahasezina promoziorik hoberena da eta KISS markak Elvis Presleyrenak baino gehiago saltzen du.
Gene Simmons (baxua eta ahotsa), Paul Stanley (erritmo gitarra eta ahotsa), Paul "Ace" Frehley (gitarra nagusia eta ahotsa) zein Peter Criss (bateria eta ahotsa) izan ziren jatorrizko osakideak. Drogen gehiegizko erabilpenak nahiz sormen arazoak zirela kausa, Crissek eta Frehleyk taldea utzi zuten 1982an. Orduko, haien arrakasta komertziala ez zen lehen bezain indartsua.
1983an, makillajea alboratuta, arrakasta berpiztu zitzaien. 1996an, jatorrizko osakideak eta itxura itzulita, mundu osoko bira egin zuten, ekonomikoki urteko arrakastatsuena. 210 hiritan jo zuten eta 2,2 milioi lagunek inguru ikusi zituzten. Horren ostean, Crissek eta Frehleyk taldea berriro utzi zuten, baina Eric Singer eta Tommy Thayer dituzte ordezko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.