From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaur egun K-Pg muga (Kretazeo-Paleogeno muga)[1] terminoa erabiltzen bada ere, K-T muga[oh 1] (batzuetan KT edo K/T) geologian Kretazeotik Tertziariora igarotzen denean dagoen geruza fina da. Orain dela 65,5 Ma sortu zen. Izena Kretazeo eta Tertziariotik dator. Muga honek Mesozoikoaren bukaera eta Zenozoikoaren hasiera markatzen du eta oso loturik dago Kretazeo-Tertziario desagerpen masiboarekin.[2] Mundu osoan barreiatua dago eta Euskal Herrian oso adibide onak daude, bereziki Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunean.
1980an Nobel Saria irabazi zuen Luis Walter Alvarez fisikariak, bere semea den Walter Alvarez eta Frank Asaro eta Helen Michelsek osaturiko taldeak Kretazeo-Tertziario mugan zeuden geruzak mundu osoan zehar barreiatzen ziren sedimentu finak zirela ikusi zuten. Hauetan aurki zitekeen iridio kontzentrazioa oso handia da, gutxienez 30 bat aldiz handiagoa baina 130 aldiz handiagoa ere izan daiteke. Datu hauek, besteak beste, Gubbion (Italia), Caravacan (Murtzia), Agosten (Alikante) eta Zumaian lortu zituzten, foraminifero planktonikoen suntsipenarekin batera. Iridioa oso arraroa da lurrazalean, siderofilo bat baita eta beraz Nukleoan aurki daiteke burdinarekin batera diferentziazio planetarioa gertatu zenean. Iridioa hala ere ohikoa da asteroide eta kometatan eta beraz, Alvarezek asteroide batek lurra kolpatu eta K-T muga sortu zela proposatu zuen.[3] Aurretik ere egon ziren espekulazioak inpaktu baten inguruan, baina lehenengo aldia zen ebidentzia bat aurkitzen zela.[4]
Kalkulatu zutenaren arabera, talka arma nuklear guztien leherketa baino hamar mila aldiz indartsuagoa izan omen zen. Meteoritoak 10 kilometroko diametroa neurtzen zuen eta 36.000km/h abiadurarekin talka egin zuen Lurraren kontra.
Asteroide honen inpaktua, Yucatan penintsulako lurrazalean zein itsasoan gertatu zen eta inpaktu bortitzaren ondorioz, supertsunamiak erabat suntsitu zuen kostaldeko habitata, bertan aurkitutako geruzen sedimentu kaotikoan ikusten den bezala. Lurraren atmosferak oxigeno gehiago zuenez gaur egungoak baino, inpaktua gertatu zenean sute handiak sortu omen ziren planetan zehar, behin-behineko berotegi efektua sortu zelarik. Honek organismo askorekin amaitu zuen. Suteak zirela eta troposferaren tenperatura zein ozeanoena eta kontinenteena igo egin zen: aldaketa termiko honen froga K/T mugaren errautsetan topa daiteke.
Atmosferako oxigeno zatirik handiena “agortu” egin zen CO bihurtuz. Era berean hauts gehiago bidali zen airera eta honek eguzkiaren erradiazioak xurgatu zituen. Ondorioz, izaki fotosintetikoek ezin izan zuten fotosintesia egin, eta izaki maskordunen oskolak disolbatu zirenez, desagertu egin ziren. Gainera, suteetan erretako landaretzak CO kantitatea areagotu zuen atmosferan, eta honek planeta osoan euri azidoa eragin zuen. [5][6]
Zientzialari batzuen ustez, talka honetaz gain, beste batzuk gertatu ziren. Alegia, iridio kontzentrazioa handiegia dela meteorito bakar baten talkak eragiteko, eta honenbestez, K/T mugan meteorito bat baino gehiago erori zirela pentsatzen dute, edo bulkanismo handi batekin batera gertatu zela.[7][8]
Frogak
-Iridioa: lehenago aipatu bezala, oso kantitate handitan KT mugan.
-1991.urtean Mexikoko golkoan, Yucatan penintsulako itsas plataforman hain zuzen ere, krater bat aurkitu zen Chicxuluben. Bere diametroa 180 kilometrokoa zen eta 65 m.u. adina zuen.
-Hautsitako kuartzo zatiak (shocked quartz) aurkitu dira mundo osoan zehar (adb. Zumaian eta Bidarten). Kuartzoa hausteko presio handiko txoke uhinak behar dira, hau da, inpaktu gogor baten ondorioz soilik sortzen dira.
-Esferula nikeliferoak/tektitak: beira zati txikiak dira, eta airera bat-batean jaurtitzean hoztutako arroka urtu tantak dira.
-Estishovita: K/T mugaren geruzan agertzen da. Silikato arraro eta dentsoa, bat-bateko presio handitan sortzen da eta asteroide baten inpaktuarekin erlazionatzen da.
Teoria hau gradualista da, eta ez katastrofista, meteoritoen teoria bezala. Hau da, piskanaka gertatu zen fenomeno bat dela esaten du teoria honek.
Bulkanismoari buruz hitz egitean, Indiako Dekan lautada aipatu beharra dago, Indiako hego-mendebaldean kokatzen den eskualdea, alegia. Lautada honetan, 1300km karratu azalerako laba aurkitu da. Bi arrazoi aipatzen dira: alde batetik, Mesozoikoan zehar India Laurasiaruntz joatean, puntu bero baten gainetik pasatu zen eta horrek bulkanismoa eragin zuen. Bestalde, eta batez ere, talka horrek sortutako 400 kilometroko faila batetik laba ateratzen egon zen hilabetez. Bi eragile hauen ondorioz, oso bulkanismo handia egon zen zonalde horretan, Kretazeo erdialdetik Zenozoikora arte.
Dekan lautadako zein Brasilgo bulkanismo aktibitate handia zela eta atmosferara gero eta errauts gehiago jaurtitzen zen, eta honekin batera atmosferan zegoen CO2ren kontzentrazioa areagotu zen. Ondorioz, Lurreko tenperaturak jaitsi eta hozketa globala gertatu zen. Gainera, atmosfera kutsatu eta azido sulfurikoa zein beste gas toxikoen kontzentrazioa handitu zen; hau zela eta, euri azidoa gertatu zen. Eguzkitik iristen zen erradiazioak ez zuen atmosfera zeharkatzen. Beraz, lurra ilundu egin zen, fotosintesia egiten zuten izaki bizidunak asko murriztu ziren eta hauekin batera elikagai katea erabat apurtu. Itsasoetan ere karbonatoen krisia gertatu zen: CO2ren kontzentrazio handia zela medio, karbonatoa ez zen hauspeatzen eta uraren azidotasun handiak bultzatuta planktona murriztu zen. Aldaketa honen ondorioak itsasoko ekosistemek pairatu zituzten.[9]
Frogak:
Hipotesia bitxienetarikoa da. Honen arabera, lurretik gertu zegoen supernoba batek sortutako erradiazioak, Lurreko tenperaturaren igoera ekarri zuen; planetako organismo urtar zein lurtarrei eragin zielarik eremu fotikoetan (eguzkiaren argia iristen den lekuetan).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.