aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Julie Chalene Newmar (Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko abuztuaren 16a - ) aktore, dantzari eta abeslari estatubatuarra da. Ezaguna da Batman telesailean Catwomanen papera antzezteagatik.
Julie Newmar | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1933ko abuztuaren 16a (91 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | John Marshall High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, ekintzailea, dantzaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea eta modeloa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
julienewmar.com | |
|
Julie Newmar Los Angelesen (Kalifornia) jaio zen. Helen Jesmer eta Donald Newmeyerren hiru seme-alabetatik zaharrena da. John Marshall ikastetxean graduatu zen.
Izenez aldatu baino lehen, bere lehendabiziko agerraldiak Slaves of Babylon (1953) eta Serpent of the Nile (1953) filmetan izan ziren. Gainera, The Band Wagon eta Demetrius and the Gladiators filmetan dantzatzeaz gain, Los Angelesko Operarekin dantzatu zuen. Halaber, Universal Studiosen koreografoa eta dantzaria izan zen.
1950eko hamarkadaren hasieran Louis L'Amour eleberrigilearekin harreman sentimentala izan ondoren, 1977ko abuztuaren 5ean J. Holt Smith abokatuarekin ezkondu zen, baina 1984an banandu ziren. Berarekin, seme bat izan zuen, John Jewl Smith.
1970eko eta 1980ko hamarkadetan Newmarrek bere panti marka propioa asmatu eta merkaturatu zuen, Nudemar, baita bularretakoak ere egin zituen.
1980ko hamarkadan UCLAn ikasi ondoren, Newmarrek Los Angelesko ondasunetan inbertitzen hasi zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julie Newmar |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.