Juan Manuel Díaz de Guereñu (Matura, Barrundia, Araba,1956ko maiatzaren 25a) literaturako irakasle eta ikertzailea da. Deustuko Unibertsitateko katedradun erretiratua da. 1987an Filosofia eta Letretan lizentziatu zen eta doktoratu gero, Juan Larreari buruzko tesia eginda. Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko Komunikazioko Departamentuko zuzendaria izan zen Donostian. Unibertsitate horrek argitaratzen duen Mundaiz aldizkariaren zuzendaria izan da, eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateako argitalpenen arduraduna.[1]
Juan Manuel Díaz de Guereñu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Matura, 1956ko maiatzaren 25a (68 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Komikizale eta ikertzailea
Komikizale amorratua da, irakurle, kritikari, dibulgatzaile eta ikertzailea. Komiki-iruzkinak idazten ditu El Correo egunkariko Territorios gehigarrian,[2] baita Bilbao aldizkariko Pérgola gehigarrian ere.[3]
2015etik gaztelaniazko komiki-solasaldien gidaria da Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean.[4]
Idazlanak
Gaztelaniazko literatura garaikideari buruzko hainbat monografia eta artikulu idatzi ditu eta testuak eta gutun-liburuak editatu ditu.
Aipagarriak dira ikertzaile moduan argitaratu dituen liburu hauek:
- Díaz de Guereñu, J. M. (2004). Habeko mik: (1982-1991): euskal komiki ahalegina. Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-742-9. PMC 857077984.[5]
- Díaz de Guereñu, Juan Manuel. (2014). Hacia un cómic de autor: a propósito de "Arrugas" y otras novelas gráficas. ISBN 978-84-15772-04-0. PMC 889260715.[6]
Gainera, beste monografia hauek ere argitaratu ditu
Liburu bilduma pertsonala KMKri dohantzan
2021eko udaberrian, jubilatu aurretik, bere bulegoan urteetan zehar bildutako materiala Koldo Mitxelena Kulturguneari eman zion dohantzan: 50 aldizkari inguru daude, fikziozko 25 bat komiki eta gainontzekoa komikiei buruzko materiala da, komikiaren historia, komikiren baten kritika edo interpretazio liburuak, teknikari buruzkoak, iruzkinak eta bestelako liburuak. Liburutegian utzi nahiago zuen, ikertzera edo kontsultatzera animatzen direnentzat eskuragarri, apalategietan edo kaxetan gordeta baino. Tartean, hainbat aldizkari espezializaturen ale berriak eta komikiaren historiari eta kritikari buruzko erreferentziazko hamarnaka liburu daude: gutxienez zazpi hizkuntzatan daude, gehienak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.[10]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.