From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan José Arreola (Ciudad Guzmán, Jalisco, Mexiko, 1918ko irailaren 21a - Guadalajara, Jalisco, Mexiko, 2001eko abenduaren 3a) mexikar idazle eta antzezlea izan zen. Mexikon Rodolfo Usigli eta Xavier Villaurrutiarekin aritu zen antzezle lanetan, eta Frantzian, berriz, Louis Jouvet eta Jean-Louis Barraultekin.
Juan José Arreola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ciudad Guzmán (en) , 1918ko irailaren 21a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Guadalajara, 2001eko abenduaren 3a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | El Colegio de México |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
“Poesía en voz alta” antzerki taldeko kidea zen, eta literatura lantegiak sortu eta garrantzi handiko aldizkari eta argitalpenak zuzendu zituen 1960ko hamarkadan: Los presentes, Cuadernos y Libros del unicornio eta Mester izeneko aldizkaria eta argitalpenak
Arreolak argitaratutako lanak dira: Era askotako asmakuntzak (1949) eta Azpikeriak (1952) ipuinen alorrean; Guztion ordua (1954) antzerki lana; Bestiarioa (1958) eta Azoka (1963) eleberria. Gizabide hitza (1973) azken lanean, bere hitzaldiak bildu zituen Arreolak, ohikoa zuen umorean eta tradizio zaharrean oinarrituriko prosa landu eta jakintsukoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.