Juan Colmenero de León
From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Colmenero de León (Madril, 1951) Madrilen jaiotako euskal herritar zientzialaria da. Txikitan Donostiara aldatu eta bertan egin zituen ikasketak. Donostiako International Physics Center-a kudeatzen duen Patronatuko zuzendaria da, eta Materiaren Fisikan katedraduna EHUn. Bere ikerlan nagusiak polimeroen inguruan egin ditu. Hainbat sari eskuratu ditu, horien artean: 1999. urtean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak banatzen duten Zientzia eta Teknologia arloko Xabier Maria de Munibe Saria, eta 2000. urtean, Zientzia eta Teknologia Ikerketa arloko Euskadi Saria.
Juan Colmenero de León | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1951 (73/74 urte) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Maud Formanek (en) Ángel J Moreno (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Jakiunde |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.