Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Josselin gaztelua (bretainieraz Kastell Josilin eta frantsesez Château de Josselin) Bretainiako Morbihan departamenduko Josselin udalerrian dagoen gaztelu bat da, Bro Gwened lurralde historikoan.
Josselin gaztelua | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Morbihan |
Barruti | Pontivyko barrutia |
Kantonamendu | canton of Josselin |
Frantziako udalerri | Josselin |
Koordenatuak | 47°57′08″N 2°32′51″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1008 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00091310 |
Kontaktua | |
Helbidea | Rohan |
Webgune ofiziala | |
Guéthénoc bizkondea hasi zen gaztelua eraikitzen 1008 urtearen inguruan. Oust ibaiaren harana zaintzeko harkaitz garai bat aukeratu zuen horretarako. Toki estrategiko bikaina zen, IX mendetik hasia zen erromes bide bat eta honek zekarren merkataritza kontrolatzeko balio baitzuen. Bizkondearen seme Goscelinus-ek jarraitu zuen eraikuntzarekin eta honen izena hartu zuen gotorlekuak, castrum Goscelini. 1108ko agiri batean Castellum Joscelini izena azaltzen da. Henrike II.a Ingalaterrakoak erasotu zuen 1168an eta ondoren 1175an eta azkenean gaztelua behera bota zuen.
Bretainiako oinordekotza gerraren ondoren Olivier de Clisson soldadu bretoiak eskuratu zuen Josselin jaurerria eta gotorleku berria eraikitzea erabaki zuen, aurrekoa baino handiagoa, Dorre nagusi bat eta inguruan beste zortzi izango zituena. 1488an Frantzisko II.a Bretainiako dukeak gaztelua okupatu zuen eta zati batzuk eraitsi egin zituen. Honen alabak, Ana Bretainiakoak berreraiki zuen eta Olivier Clissonen ondorengoa zen Joan II.a Rohangoari eman zion. Honek granitozko aurrealdea egin eta pizkundeko arkitekturan oinarrituz jauregi bihurtu zuen. Italiatik artista eta artisauak ekarri zituen eraikuntzan laguntzeko.
1603an Henrike Rohango dukeak matxinada higanotaren alde egin zuen. Egoitza militarra Pontivyko gazteluan ezarri zuela aprobetxatuz Richelieu kardinalak Josselin eskuratu eta dorre nagusia eta beste lau dorre eraitsi zituen.
XVIII mendetik aurrera bertan behera utzia izan zen eta hurrengo urteetan presondegia eta biltegia izan zen. 1928ko abuztuaren 21an Monumentu Historiko izendatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.