politikari kroaziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Josip Manolić (Kalinovac, 1920ko martxoaren 22a – Zagreb, 2024ko apirilaren 15a) kroaziar politikaria izan zen. Kroaziako lehen ministroa izan zen 1990etik 1991ra.
Josip Manolić | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2011) | |||||
1993ko martxoaren 22a - 1994ko maiatzaren 23a ← baliorik ez - Katica Ivanišević (en) →
1990eko abuztuaren 24a - 1991ko uztailaren 17a ← Stjepan Mesić - Franjo Gregurić (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kalinovac, 1920ko martxoaren 22a | ||||
Herrialdea | Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma Jugoslaviako Erresuma Kroaziako Estatu Independentea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista (1920 - 1992) Kroazia (1992 - 2024) | ||||
Heriotza | Zagreb, 2024ko apirilaren 15a (104 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mirogoj | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Zagrebeko Unibertsitatea 1960) Bachelor of Laws (en) | ||||
Hizkuntzak | Kroaziera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Jugoslaviako Askapen Nazionalerako Armada eta Destakamentu Partisanoak | ||||
Gradua | maior | ||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Croatian Independent Democrats (en) Jugoslaviako Komunisten Liga Kroaziar Batasun Demokratikoa |
18 urterekin Jugoslaviako Gazteria Komunistaren Ligan sartu zen eta 19rekin Kroaziako Alderdi Komunistan. Bigarren Mundu Gerran, Ustaxatarrek atxilotu zuten, eta askatu ondoren, partisano jugoslaviarrekin batera jardun zuen.
Jugoslaviako gobernu komunistaren garaian epai kriminalen betearazpenaz arduratu zen eta Aloysius Stepinac kardinalaren espetxeratzean parte hartu zuen. 1960an zuzenbidean graduatu zen Zagrebeko Unibertsitatean eta 1965ean Kroaziako Errepublika Sozialistako parlamentuko kide hautatu zuten.
1990eko hamarkadaren hasieran, Kroaziar Batasun Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen, baita Franjo Tuđmanen gertuko aliatu bat ere. 1990eko abuztuaren 24tik 1991ko uztailaren 17ra Kroaziako lehen ministro izan zen. 1991ko ekainaren 25ean Kroaziako parlamentuak herrialdearen independentzia aldarrikatu zuen eta uztailean Manolic herrialdeko segurtasun zerbitzu guztien koordinazioaz arduratu zen. Ondoren, Kroaziako Demokrata Independenteak izeneko alderdi bat sortu zuen eta Tuđmani aurre egin zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.