From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Otaño Mikeliz (Lerga, 1898ko martxoaren 30a - Hernani, 1936ko urriaren 23a) nafar elizgizona, irakaslea eta organo-jotzailea izan zen. Bizkaian, Segovian eta Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) egin zituen apaiz-ikasketak. Bilbo izan zuen lehen jomuga eta Parisa joan zen 1926. urtean Rue de la Pompe elizako organo-jotzaile eta musikako arduradun izateko. Tolosara itzuli zen Parisen zituen kargu berberak izateko. Donostiara joan zen Gerra Zibila hasi zenean baina atxilo hartu zuten frankistek eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Handik gutxira fusilatu zuten, beste zazpi apaizekin batera, Hernaniko hilerriko hormen aurrean.
Jose Otaño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lerga, 1898ko martxoaren 30a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 1936ko urriaren 23a (38 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, organista eta irakaslea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.