Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Martin Arana Arregi (Beasain, Gipuzkoa, 1846ko martxoaren 9a - Beasain, Gipuzkoa, 1921eko ekainaren 5a) enpresaburua eta Beasaingo alkatea izan zen. Haren aitak, Joxe Frantzisko Aranak, sortu zuen Fábrica de Hierros San Martín fabrika. Kale bati Jose Martin Arana izena jarri diote, haren omenez, jaioterrian.
Jose Martin Arana | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Beasain, 1846ko martxoaren 9a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Beasain, 1921eko ekainaren 5a (75 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | enpresaburua eta politikaria |
Beasaingo Burugorriñea baserrian jaio zen. Bizitzak kolpe latzak eman zizkion: izan zituen hamabi semeetatik batzuk sasoirik onenean hil zitzaizkion.
XX. mendearen hasierako urteetan, bere izena duen kaleko etxeak eraiki ondoren, baserria utzi eta lehenengo atariko behe-solairuko etxera aldatu zen bere familiarekin, urte gutxira Kale Nagusiko lehen zenbakia duen Aranaren Etxe ezaguna egin zuen arte. Denak sailean eraiki zituen, bost atari zituztela, Udalari lurrak erosi eta garai bateko erremonte eta zesta punta pilotalekua bota ondoren.
Gaur egun Kale Nagusiko bigarren zenbakiko etxearen orubean, hura bizi zen etxearen pare-parean, zerra mekanikodun lantegi bat zuen 1915. urtearen inguruan. Gerora, Química Forestal, S.A. (QUIFOSA) izenez, pago-zuretik alkohola egiten zuen fabrika bilakatuko zen, eta zur horren lehen tratamendurako Lizarrustin zuen beste fabrika baten osagarri izango zen. Gaur egungo etxea eraikitzeko, fabrika hura bota egin zuten 1956an.
XIX. mendearen amaieran tinta-fabrika sortu zuen, eta bere seme Serafin Parisera bidali zuen, kimika zientziak ikas zitzan. Han, Serafinek, Emile Hunolt frantziar gaztearen adiskide egin eta hura Beasaingo fabrika zuzentzeko kontratatu zuen; handik gutxira, 1903an, frantziarra Jose Martinen alaba Estefaniarekin (Fani) ezkondu zen; gerora, oraindik haren abizena daraman enpresaren jabe bakar geldituko zen.
Bi aldiz izan zen Beasaingo alkate:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.