Jose Maria Usanditzaga Soraluze[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31 - ib., 1915eko urriaren 5a) musikagile, konpositorea eta piano-jotzailea izan zen. Zarzuela eta opera generoak ere landu zituen.[2]
Jose Maria Usanditzaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1887ko martxoaren 31 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1915eko urriaren 5a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Schola Cantorum |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Vincent d'Indy Beltran Pagola |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Genero artistikoa | opera zarzuela |
Musika instrumentua | pianoa |
Biografia
Jaioterrian egin zituen ikasketak Cendoya eta B. Pagolarekin.[3] Parisa joan zen bizitzera eta lan egitera, 14 urterekin. Bertoko Schola Cantorumen konposizio ikasketak egin zituen V. D’Indyrekin eta piano ikasketak Gabriel Grovlezekin.[4] 1906. urtean Donostiara itzuli zen eta bandarako lanak idatzi eta aurkeztu zituen. 1911. urtean euskaraz idatzitako "Mendi-Mendiyan" opera aurkeztu zuen berebiziko arrakastaz. 1914. urtean Las Golondrinas aurkeztu zuen, arrakasta handiz, Madrilen; hasieran zarzuela gisa aurkeztu bazen ere, Ramón, bere anaiak, opera bihurtu zuen geroago.[5] Frantses eskolaren eta Pucciniren antzerkiaren eraginak antzematen zaizkio, baina aldi berean euskal sena ere nabari zaio; hala, Guridirekin batera, euskal musika eskolaren sortzaile izan zen.[6]
Erromantizismo garaikoa, Jesus Guridirekin batera euskal operaren aitatzat hartzen dute aditu askok. Izan ere, genero honen euskarazko lehenengo lana berak idatzi zuen, "Mendi-Mendiyan", 1911ko maiatzaren 21ean Bilbon arrakastaz estreinatutakoa, Campos Eliseos antzokian.
1915ean tuberkulosik jota hil zen.
Lanak
Orkestrarako
Ganbera-musika
Pianorako
- Hassan y Melihah, fantasia.
Abesteko
Ikus, gainera
Erreferentziak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.