Donostiar enpresaburua (1839-1908) From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose "Pepe" Arana Elortza (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1839 – 1908ko abenduaren 5a) Madrilgo Erret-Antzokiko enpresaburu eta Donostiako Aste Nagusiaren sortzailea izan zen.
Jose Arana Elortza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskoriatza, 1839ko maiatzaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1908ko abenduaren 5a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
1876tik 1902ra arte Atotxako zezen-plazako jabea izan zen. 1893ko uztailaren 22an Beti-Jai pilotalekua inauguratu zuen Donostian.
Donostiako Gros auzoan dago bere omenezko kaleetako bat. Izan ere, bera izan zen Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiaren sortzailea. Hasiera batean, eta bere zezenketa-enpresaren lanaren ondorioz, Aste Nagusia, zezenketa jaiez osaturik zegoen.
Beste kalea, Eskoriatzan dago, San Pedro Elizatik hurrena. Bertan dago bere jaiotetxea, J eta A batekin adierazia.
Bere lagun Mariano Benlliurek diseinatutako hilobi batean lurperatuta dago, Eskoriatzako Gernika Plazan.
Bere testamentuan, Eskoriatzako herriari, enpresaburu bezala lortutako diru guztia utzi zion. Eta diru horrekin, nagusiki, Jose Arana Eskolak eraiki ziren, jada desagertuak daudenak.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.