Jose Alberdi Elorza
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Manuel Alberdi Elorza, izengoitiz Burruntxali (Azkoitia, Gipuzkoa, 1922ko maiatzaren 29a - Dénia, Alacanteko probintzia, 2008ko urtarrilaren 19a), gipuzkoar eskultorea izan zen.
Jose Alberdi Elorza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1922ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Dénia, 2008ko urtarrilaren 19a (85 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Zura lantzeari lotu zitzaion bere jaioterrian, eta hornidura tradizionalen arloan lan egin zuen. Hamahiru urte zituela, Donostiara joan zen Marrazki eta Eskultura ikasketak egitera Arte eta Ofizioen Eskolan. 1937an, Espainiako Gerra Zibila tarteko, Ingalaterrara erbesteratu zen, eta urte berean Maidenheadeko Arte Eskolan sartu zen.
Bigarren Mundu Gerran lantegi batean lan egin behar izan zuen eta Ingeniaritza ikasketak egiten ere jardun zuen. 1965. urtean Euskal Herrira itzuli eta Orion jardun zuen bere eskultura-lanetan.
2006an bere obra Azkoitiko herriari utzi zion.
Ingalaterrako erakusketarik garrantzitsuenetan erakutsi izan zituen bere lanak, baita hainbat sari irabazi ere. Beste hainbat herrialdetako erakusketetan ere izan zen, hala nola Basileako Fitan, Parisko FIACen, AEBetan, Madrilgo Arcon eta Bilboko Arte Eder Museoan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.