José María Pérez Medrano (Lapuebla de Labarca, 1920ko maiatzaren 2a - Donostia, 2008ko uztailaren 22a) euskal herritar futbolaria izan zen, Errealean 1940 eta 1950 hamarkadetan aritu zena, eta taldearen historiako golegile handienetakoa.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
José María Pérez Medrano
Bizitza
JaiotzaLapuebla Labarka, 1920ko maiatzaren 2a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2008ko uztailaren 22a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
 
Itxi

Ibilbidea

Hastapenak

Ama zuen Lapuebla de Labarcakoa eta han jaio zen bera, baina ordurako familia Donostian bizi zen. Felix anaiarekin batera Rácing de San Sebastián talde apalean hasi zen jokatzen. Espainiako Gerra Zibilak kirol jarduera guztiak eten zituen eta 1937an Errealak jokalariak biltzeko kanpaina egin zuen. Perez anai biek izena eman zuten talde txuriurdinean. 1937-38 denboraldian "Torneo Brigadas de Navarra" txapelketan jokatu zuen baina 1938an armadarako deia iritsi eta Aragoira bidali zuten. Zaragozako Club Discóbolo taldean jokatu zuen orduan eta 1939-40ko Aragoiko txapelketa irabazi zuen.

Armadan lizentziatu ondoren Donostiara itzuli zen. Ez zuen ordea Errealean tokirik eta Real Unión taldean aritu zen bigarren mailan Felix anaiarekin batera.

Errealeko golegilea

Real Uniónen maila ona eman zuenez Errealak fitxatu zuen eta 1955 artean jokalari txuriurdina izan zen[1]. 1940. hamarkadan Erreala "igogailu" taldea izan zen, lehen maila eta bigarrena txandakatu zituelako, 1950. hamarkadan aldiz lehen mailan finkatu zen. José María Pérez Medranok 86 gol sartu zituen Errealarekin, oraindik ere historiako golegile nagusien artean bederatzigarrena da (2023ko datua). Lehen mailan 40 gol sartu zituen, bigarren mailan 29 eta Kopan beste 15. Hauei Brigadas txapelketan sarturiko bi gehitu behar zaizkie[1]. Aipatzekoa da era berean Errealaren 500.[2] eta 700. golak érez Medranok egin zituela.

Erretiratu aurretik azken denboraldi bat egin zuen Eibarren.

Omenaldiak

Bi omenaldi jaso zituen Atotxan bere lana eskertzeko, eta kasualitatez biak ala biak Sebas Ontoriarekin batera. Lehenengoa 1955ean eta bigarrena 1967ko irailaren 12an.

2007ko abenduan Errealaren Urrezko domina jaso zuen. 2008ko uztailaren 22an hil zen Donostian.

Taldeak

Informazio gehiago Taldea, Urteak ...
TaldeaUrteak
Euskal Herria Rácing de San Sebastián-
Euskal Herria Donsotia FC (Erreala)1937-1938
Espainia Club Discóbolo (Zaragoza)1939-1940
Euskal Herria Real Unión1940-1941
Euskal Herria Real Sociedad1941-1955
Euskal Herria Eibar KE1955-1956
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.