José María Castellanos

futbolari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

José María Castellanos Ledo (Bilbo, 1909ko apirilaren 8a - ib., 1973ko uztailaren 21a), Txitin izenez ezaguna, Athleticeko jokalaria izan zen, atzelari moduan aritu zena. Manuel Castellanos presidentearen semea,[1] bere ibilbidean 147 partida ofizial jokatu zituen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
José María Castellanos
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1909ko apirilaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1973ko uztailaren 21a (64 urte)
Familia
AitaManuel Castellanos
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta industria-ingeniaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1928 / 1934147
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Enplegatzailea(k)Bizkaiko Labe Garaiak
Itxi

Biografia

Castellanos 1928an iritsi zen Athleticera. Bere debuta 1928ko irailaren 30ean izan zen, Barakaldo CF taldearen aurka, Eskualdeko Txapelketako partida batean. Bere debuta Espainiako Lehen Mailan 1929ko otsailaren 17an izan zen, RCD Espanyolen aurka (9 eta 0). Talde zuri-gorrian egon zen bitartean, jarraian irabazitako Kopako lau finaletan (1930 eta 1933 artean) titularra izan zen. Gregorio Blascok, José Mugerzak, José Iraragorrik, Batak eta Guillermo Gorostizak balentria ere gauzatu zuten.[2][3]

Erretiratu ondoren, tenisaren zale handia izan zen, bere semeak ere heredatu zuen pasioa. Izan ere, Euskadiko Tenis Txapelketa absolutuak bien izena darama. Labe Garaietan lan egin zuen, lanbidez ingeniari industriala baitzen.

Ibilbidea

Informazio gehiago Kluba, Urtea(k) ...
Kluba Urtea(k)
Athletic Club 1928-1934
Itxi

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

Espainiako txapelketak

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.