From Wikipedia, the free encyclopedia
José Gaspar Rodríguez de Francia (Yaguarón, 1766ko urtarrilaren 6a - Asunción, 1840ko irailaren 20a) Paraguaiko diktadorea izan zen 1814tik 1840ra.
José Gaspar Rodríguez de Francia | |||
---|---|---|---|
1813ko urriaren 12a - 1814ko otsailaren 12a ← Isaias Zapatta (en) - Isaias Zapatta (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Yaguarón, 1766ko urtarrilaren 6a | ||
Herrialdea | Espainiar Inperioa Paraguai | ||
Heriotza | Asuncion, 1840ko irailaren 20a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Heroien Panteoi Nazionala | ||
Heriotza modua | : apoplexia | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kordobako Unibertsitate Nazionala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Mugimendua | counter-revolutionary (en) Carlotism (en) | ||
Gradua | brigada-jeneral |
Aita brasildarraren semea, apaizgaitegirako ikasi zuen, baina ez zen inoiz apaiztu. 1785ean teologian eta filosofian doktoratu zen Argentinako Cordobako Unibertsitate Nazionalean. Ondoren zuzenbidea ikasi zuen eta Ilustrazioak eta Frantziako Iraultzak eragin zioten.
Paraguairen independentzia osoaren aldekoa izan zen Río de la Plata Probintzia Batuekiko eta Brasilgo Inperioarekiko. Paraguaik 1811n independentzia lortu ondoren, maiatzean hiru kideko gobernu-batzordeko idazkari izendatu zuten, eta ekainean bost modelo gobernu-batzordeko kidea. Abuztuan Kongresuaren gaineko domeinu militarragatik dimititu eta zelaira erretiratu zen. Han babes handia lortu zuen, eta 1812an kanpo politikaz eta armadaren erdiaz arduratzen zen batzarrera itzuli zen.
Paraguaitarrek "Doktore Frantzia" edo "Karai Guasu" ("Jaun Handia" guaranieraz) deitzen zioten, eta indiar batzuek uste zuten naturaz gaindiko botereak zituela astronomiarako zaletasunagatik.
1813ko urriaren 1ean Kongresuak Francia eta Fulgencio Yegros kontsul aldizkakoak izendatu zituen. Hurrengo urtean Francia kontsul bakar izendatu zuten, hiru urterako botere absolutuekin. Bere boterea sendotu zuen eta 1816an Kongresutik herrialdearen erabateko eta biziarteko kontrola jaso zuen.
Rousseauren Kontratu Sozialean oinarritutako gizarte bat inposatzen saiatu zen, eta horretarako herrialdea erabat isolatu zuen. 1820an eliteen konplot bat zanpatu zuen boteretik kentzeko eta 1821ean Fulgencio Yegros exekutatu zuen. Botereari eutsi zion tirania eta metodo irekien bidez, baina eliteak eta Eliza Katolikoa ere menderatu zituen, herritarrei lurrak eman zituen eta biztanleria elikatu eta hezi zuen, eta ez zuen herrialdea kanpoko gerretan sartu.
Bere titulu ofiziala Paraguaiko Diktadore Gorena eta Perpetuoa izan zen. Augusto Roa Bastosek haren bizitza nobelatu zuen Yo, el Supremo eleberrian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.