From Wikipedia, the free encyclopedia
Jorge Rafael Videla (Mercedes, Buenos Airesko probintzia, 1925ko abuztuaren 2a - Marcos Pazeko espetxea, Buenos Airesko probintzia, 2013ko maiatzaren 17a) argentinar militarra eta diktadorea izan zen. 1976ko martxoaren 24an, batzorde militar batek, estatu kolpea eman ondoren, Argentinako presidente izendatu zuen; presidentzian diktadore gisa 1976tik 1981ra egon zen.
Jorge Rafael Videla | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1976ko martxoaren 29a - 1981eko martxoaren 29a ← María Estela Martínez de Perón - Roberto Eduardo Viola →
1975eko abuztuaren 27a - 1978ko uztailaren 31
1975eko uztailaren 4a - 1975eko abuztuaren 27a
1973 - 1975
1971 - 1973
1970eko abuztuaren 4a - 1970eko irailaren 3a
1968 - | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jorge Rafael Videla | ||||||||||||||
Jaiotza | Mercedes (en) , 1925eko abuztuaren 2a | ||||||||||||||
Herrialdea | Argentina | ||||||||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||||||||||
Heriotza | Marcos Paz, 2013ko maiatzaren 17a (87 urte) | ||||||||||||||
Hobiratze lekua | Pilar Memorial Cemetery (en) | ||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Alicia Hartridge (en) | ||||||||||||||
Leinua | Q5855772 | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Heziketa | Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Nation Military College (en) (1942 - 1944) Army War Academy (en) (1952 - 1954) | ||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||||||||||||||
Lantokia(k) | Buenos Aires | ||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Kidetza | Military Junta (en) | ||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||
Adar militarra | Argentine Army (en) | ||||||||||||||
Gradua | teniente jeneral dibisio-jeneral brigada-jeneral koronel teniente koronel maior kapitain Teniente lehena teniente sub-lieutenant (en) | ||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Operation Sovereignty (en) | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||||||
Alderdi politikoa | military party (en) | ||||||||||||||
1985ean epaitu zuten lehen aldiz, eta bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten, milaka pertsonen heriotzaren erantzukizuna zuela ondorioztatu ondoan[1]. Inoiz ez zen egindako sarraskiaz damutu[2].
1942. urtean eskola militarrean sartu zen, eta 1971. urterako jenerala zen. 1975. urtean estatu-nagusiko buruzagi eta gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten. María Estela Martínez de Perón lehendakariaren aginduz, gogor zapaldu zituen Montonerosen eta Herriko Gudaroste Iraultzailearen jarduerak.
1976. urtean gudarosteko komandanteek estatu-kolpea eman zuten Argentinan eta Videla izendatu zuten lehendakari. Erregimen berriak alderdi-politikoak debekatu eta gerrillaren aurkako borroka indartu zuen. Giza eskubideen aldeko elkarteen arabera, 30.000 pertsona desagertu ziren haren agintaldiko errepresioaren ondorioz[3]
Ekonomiari dagokionez inflazioa gutxitzeko ahaleginak egin zituen, eta ekoizpenean estatuaren parte hartzea gero eta txikiagoa izatea bultzatu zuen. Kanpo-merkataritzako harremanei oztopoak kendu izanak, ordea, inportazioak ugaldu zituen, eta Argentinako industria asko ixtera behartu. Batzorde militarrak ezarritako bost urteko agintaldia 1981. urtean amaitu zuen Videlak eta Roberto Viola jenerala izendatu zuten lehendakari.
1983. urtean, berriro demokrazia ezarri zenean, gobernu ohiko batzorde militarreko kideak eta hauek izendaturiko presidenteak diktaduran estatuko terrorismoa erabili izanagatik epaitu zituzten. Videlak uko egin zion defentsari eta 1985. urtean bizi guztirako espetxe-zigorra eman zioten. Baina 1990. urtean, berari eta gainerako diktadurako buruzagi militarrei, indultua eman zien Carlos Menem lehendakariak.
1998an berriz atxilotu zuten, presoen haurrak lapurtzea egotzita; izan ere, haurdun zeuden emakumeak kartzeletan edukitzen zituzten umea izan arte eta ondoren emakumea hil eta haurrak militarrei edo haien senideei ematen zizkieten[4]. Espetxean 38 egun igaro ostean, etxean atxilotua egoteko eskubidea eman zioten. 2008an, giza eskubideen aldeko taldeen argudioak onartuz, epaileak kartzelara bidali zuen.
2010ean Cordobako Auzitegi Federalak bizi arteko kartzela zigorra ezarri zion 31 lagunen hilketa leporatuta[1]. 2013an, berriz, 50 urteko kartzela zigorra eman zioten, presoen haurren bahiketagatik[4]. Marcos Pazeko espetxean hil zen, 2013ko maiatzaren 17an. Antza denez, diktadore ohiaren heriotza komunean gertatutako erorketa baten ondorioa izan zen[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.