From Wikipedia, the free encyclopedia
Jordi Sànchez i Picanyol (Bartzelona, 1964ko urriaren 1a-) kataluniar politikari eta ekintzaile bat da. 1991an Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Politika zientzian lizentziatu zen. Bartzelonako Unibertsitatean politika zientziako irakaslea da.
Gaur egun Assemblea Nacional Catalana erakundearen lehendakaria da.
2017ko irailean, Espainiar Estatuak Anubis Operazioan jazotako protestaldiak zirela eta, bera eta Òmnium Cultural erakundeko Jordi Cuixart lehendakariari sedizioa egitea leporatu eta urriaren 16an espetxeratu egin zituen. Ondorioz, Katalunia eta leku askotan beren berehalako askatasunaren aldeko protestaldiak eta manifestapenak burutu ziren, tartean Euskal Herrian ere bai.
Amnistia Internazionalak ere beren berehalako askatasuna eskatu zuen baina egun batzuk beranduago preso politikoak ez zirela ziurtatu zuen[1][2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.