From Wikipedia, the free encyclopedia
Jon Oria Oses (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1931ko martxoaren 21a - Torrevieja, Alacanteko probintzia, 2016ko maiatzaren 8a) historialaria izan zen.
Jon Oria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1931ko martxoaren 21a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Torrevieja, 2016ko maiatzaren 8a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta eskultorea |
Gaztetan bere jaioterritik aldenduta, Ingalaterrako Nottinghamgo Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridge eta Londreskoetan osatu zuen bere prestakuntza, haietan lortutako bekei esker.
Bere historialari-lana atzerrian garatu ostean, Alemanian eta Frantzian ere bizi izan zen. 1980ko hamarkadaren amaieran, osasun-arazoak zirela kausa, Alacanteko Torreviejan hartu zuen bizilekua. 1981ean Londresen aurkeztutako Mysticism in the Work of Marguerite de Navarra (1492-1549) doktorego-tesiaz gain, arteari eta historiari buruzko liburu ugari eman zituen argitara, besteak beste Plato and Renaissance eta Picture Dictionary in Spanish (1984), Visión anglosajona del pueblo vasco (1991), Últimos Reyes de Navarra eta Navarra es una colonia española y francesa (1994). Artegintzan ere ibili zen, gehienbat eskulturan, eta pintura eta zeramika ere landu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.