From Wikipedia, the free encyclopedia
John Wyclif (Wycliff edo Wycliffe ere idatzia) (Hipswell, Yorkshire, c. 1320 – Lutterworth, Leicestershire, 1384ko abenduaren 31) teologoa eta Eliza Katolikoaren kritikari ingelesa izan zen, Erreforma Protestantearen aurrekarietakoa.
John Wyclif | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hipswell (en) , c. 1320 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Lutterworth, 1384ko abenduaren 31 (55/64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Merton College (en) The Queen's College |
Hizkuntzak | latina ingelesa ingeles ertaina |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, itzultzailea, filosofoa, Bibliaren itzultzailea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
Eraso egin zion Elizaren dotrina ortodoxoari, transubstantziazioari dagokionari bereziki. Botere sekularrean Aita Santuen esku-hartzea salatu zuen. Biblia eta agustinismora itzultzea defendatu zuen. Are gehiago, nork bere hizkuntzan Biblia entzuteko eskubidearen alde jo zuen. Bere ideiek arrakasta izan zuten hainbat jenderen artean, eta jarraitzaile talde bat, lolardoak, izan zuen. Heretikotzat kondenatu (1380, 1382), eta baztertua utzi zuten. Haren erakutsiak apaiz pobreek zabaldu zituzten, eta eragin handia izan zuten Jan Hus txekiar erreformatzailearengan.
Ingelesezko Bibliaren lehendabiziko itzulpenaren atzean kokatzen dute Wyclif (Wyclifen Biblia deitzen da, hain zuzen ere). De domino divino (1375), De officio regis, De veritate scripturæ (1378), De potestate papæ (1379) ere plazaratu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.