John Mayall

From Wikipedia, the free encyclopedia

John Mayall

John Brumwell Mayall (Macclesfield, Cheshire, Erresuma Batua, 1933ko azaroaren 29aLos Angeles, 2024ko uztailaren 22a) blues eta pop rock abeslari, instrumentista (batez ere gitarra-jotzailea), eta konpositorea izan zen. Alexis Kornerrekin batean, Britainia Handiko bluesaren inbasioaren aitzindari nagusienetakoa izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
John Mayall
Thumb
(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Brumwell Mayall
JaiotzaMacclesfield, 1933ko azaroaren 29a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLos Angeles eta Kalifornia, 2024ko uztailaren 22a (90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaManchester Metropolitan University (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, musikagilea, piano-jotzailea, kantugilea, abeslaria, estudioko musikaria, autobiografialaria eta guitar performance (en)
Lantokia(k)Kalifornia
Jasotako sariak
KidetzaJohn Mayall & the Bluesbreakers (en)
Genero artistikoablues rock
bluesa
British blues (en)
electric blues (en)
Musika instrumentuagitarra
aho-soinua
pianoa
ahotsa
harpa
musika teklatua
DiskoetxeaDecca Records
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra

johnmayall.com

iTunes: 44649 Last fm: John+Mayall
Itxi

1955ean bere lehenengo taldea sortu zuen, The Powerhouse Four, eta gero bere bandarik famatuena: The Bluesbreakers. Talde horretan Eric Clapton, Peter Green eta Mick Taylor gitarra-jotzaileak ibili ziren, besteak beste, eta horietako batzuek beste talde garrantzitsuak sortu zituzten gero; Fleetwood Mac, adibidez.

Disko eder askoak egin zituen The Bluesbreakers taldeak 60ko hamarkadan, Bluesbreakers izenekoa, adibidez. Disko horretako azalean, Eric Clapton ageri da Beano komikia irakurtzen.

Claptonek taldea utzi egin zuen, Cream blues-rock banda sortzeko, eta bere ordez Peter Green gitarra-jotzailea sartu zen. A hard road diskoa grabatu ondoren, Greenek ere alde egin zuen, Fleetwood Mac taldea osatzeko. Orduan, Mick Taylor agertu zen. Gitarra-jotzaile gazteak liluratu egin zuen Mayall. Elkarrekin grabatu zituzten Crusade disko ospetsua, eta 1969an, Bare Wires psikodelikoa. Gero, Taylor Rolling Stones taldera joan zen Brian Jones ordezkatzera.

1969tik aurrera, Mayallek bere izenean argitaratu zituen diskoak. Hala ere, zenbaitzutan, "and The Bluesbreakers" gehitzen zion bere izenari, berarekin jotzen zuten musikariak ere diskoen eta emanaldien izenetan ordezkaturik ager zitezen.

Banda behin betiko desagertu zen 2008an, eta egun, Mayallek beste musikari batzuekin jo zuen.

2009an Hondarribia Blues Saria jaso zuen.

Diskografia

  • 1966 - Bluesbreakers with Eric Clapton.
  • 1967 - A hard road.
  • 1968 - Bluesbreakers with Paul Butterfield (Lau kantako EPa, gonbidatua: Paul Butterfield).
  • 1967 - Blues alone.
  • 1967 - Crusade.
  • 1968 - Bare wires.
  • 1968 - Blues from Laurel Canyon.
  • 1969 - Looking back.
  • 1969 - Thru the years.
  • 1970 - Empty rooms.
  • 1970 - Usa Union.
  • 1971 - Back to the roots (doble).
  • 1971 - Memories.
  • 1973 - Ten years are gone.
  • 1974 - The latest edition.
  • 1975 - New year new band new company.
  • 1975 - Notice to appear.
  • 1976 - Banquet in blues.
  • 1977 - A hard core package.
  • 1979 - The bottom line.
  • 1981 - Road Show Blues.
  • 1987 - Chicago line.
  • 1990 - A sense of place.
  • 1992 - Cross Country Blues.
  • 1993 - Wake up call.
  • 1995 - Spinning Coin.
  • 1997 - Blues for the lost days
  • 1999 - Padock in the Blues
  • 2001 - Along for the ride
  • 2002 - Stories
  • 2005 - Road dogs
  • 2007 - In the palace of the king
  • 2009 - Tough

Zuzenekoak

  • 1965: John Mayall plays John Mayall
  • 1968: Diary of a band vol. I y II
  • 1969: The turning point
  • 1972: Jazz-blues fusion
  • 1973: Moving on
  • 1977: Lost of people
  • 1978: The last of the British blues
  • 1985: Behind the iron curtain
  • 1994: 1982 reunion concert
  • 1999: Live at the Marquee 1969
  • 2005: Rolling with the Blues
  • 2007: Live from Austin, TX

Erreferentziak

John Mayallek disko batekin ospatuko du 70. urtebetetzea[Betiko hautsitako esteka], Berria.

Hondarribia Blues Saria jaosoko du J. Mayallek, Argia.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Mayall Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.