John Arden
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
John Arden (Barnsley, Yorkshire, Ingalaterra, 1930eko urriaren 26a - Galway, Irlanda, 2012ko martxoaren 28a) ingelesezko antzerkigilea izan zen.
John Arden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barnsley, 1930eko urriaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Galway, 2012ko martxoaren 28a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgh College of Art (en) Sedbergh School (en) King's College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, eleberrigilea eta bakearen aldeko aktibista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Aosdána (en) Errege Literatura Elkartea |
|
Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin, eta arkitekto gisa lan egin zuen, antzerkigintzan hasi aurretik. Laster bereganatu zituen laudorioak bere lanetan, Brechten antzera, neurtitzak, prosa eta abestiak nahasten zituelako. Hasieran ez zuen inoren aldeko jarrerarik hartu, baina 1960ko hamarkadan "borrokalari bilakatu naiz" aldarrikatu eta helburu sozialista iraultzaileekiko konpromisoa agertu zuen.
Urte haietan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry Young Men taldeko kide ezaguna izan zen.
1972az geroztik, antzerki herrikoiaren bitartez adierazi zuen filosofia berria bere emazte Margaretta D'Arcy antzezlearekin batera. Bere antzerki-lanen artean, Live like Pigs (1958, Zerriak bezala bizi) eta The Workhouse Donkey (1963, Babesetxeko astoa) Ingalaterrako iparraldean kokatuak dira; Sergeant Musgrave´s Dance (1959, Musgrave sarjentuaren dantza), berriz, gerraren aurkako alegoria da, eta Ardenen antzerki-lanik garrantzitsuenetakoa.
Irlandako heroi politikoaren bizitza laburki biltzen duen The Non-Stop Connolly Cycle (1976, Connollyren amaigabeko zikloa) antzerki-lana Dublinen antzeztu zuten, eta bertan antzezle profesional eta amateur ugarik parte hartu zuen. Beste antzerki-lan aipagarriak dira: The Waters of Babylon (1957, Babiloniako urak); Left-handed Liberty (1965, Duda-mudako askatasuna); The Happy Haven (1961, Zorioneko kaia) eta The Hero Rises Up (1968, Heroia altxatu egin da), azken bi hauek emaztearekin elkarlanean idatzitakoak.
1978an, Nabaritasuna eskaini saiakeran azaldu zituen bere ikuspuntuak.
Margaretta D'Arcyren laguntzarekin egindakoak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.