From Wikipedia, the free encyclopedia
Joan Borboikoa eta Battenbergekoa (San Ildefonso, Segovia, Espainia, 1913ko urtarrilaren 20a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1993ko apirilaren 1a) Joan Karlos I.a Espainiako erregearen aita izan zen.
Joan Borboikoa eta Battenbergekoa | |||
---|---|---|---|
1941eko urtarrilaren 15a - 1977ko maiatzaren 14a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Carlos Teresa Silverio Alfonso de Borbón y Battenberg | ||
Jaiotza | La Granja de San Ildefonso Errege Jauregia, 1913ko ekainaren 20a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Iruñea, 1993ko apirilaren 1a (79 urte) | ||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta | ||
Heriotza modua | : laringeko minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Alfontso XIII.a Borboikoa | ||
Ama | Viktoria Eugenia Battenbergekoa | ||
Ezkontidea(k) | Maria de las Mercedes Borboi-Bi Sizilietakoa (1935eko urriaren 12a - 1993ko apirilaren 1a) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Espainiako Borboi etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Ferran Valls i Taberner (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | itsas ofiziala | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | Capitán General de la Real Armada Española (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Espainiako Errege Etxeko burua izan zen 1941. urtetik 1977. urtera arte. Espainiako Koroarako hautagaia izan zen, baina 1977an erregetza eskubideei uko egin zien bere seme Joan Karlos I.aren mesedetan. Alfontso XIII.a erregearen hirugarren semea izan zen. Alfontso eta Jakue anaia zaharrek dinastia-eskubideei uko egin zieten, eta bera bihurtu zen printze oinordea.
Maria de las Mercedes Borboikoarekin ezkondu zen 1935ean. Espainiako Gerra Zibila 1936an hasi zenean, matxinatuen taldean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu. Alfontso XIII.a hil zenean (1941) Bartzelonako konde titulua hartu zuen. 1946tik aurrera Estorilen (Portugal) bizi izan zen. Monarkia demokratikoaren alde egin zuen, eta horregatik Espainiako lurretan sartzea debekatu zioten. Francisco Franco hil zenean (1975), bere seme Joan Karlos I.a erregetzara igo zen. 1997an ondorengotza-eskubideei uko egin zien, historiaren arabera berari zegokiona semearen eskuetan jarriz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Borboikoa eta Battenbergekoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.