From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Guitton (Saint-Étienne, 1901eko abuztuaren 18a - Paris, 1999ko martxoaren 21a) frantses filosofo, idazle eta pentsalaria izan zen. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, eta irakasle izan zen institutu batean (1924-1937), Montpellierko Unibertsitatean gero (1937-1946), Dijonekoan ondoren (1948-1954) eta Parisko Unibertsitateko Letretako Fakultatean 1955tik 1968ra. Charles de Gaulle, François Mitterrand, Louis Althusser eta Lord Halifaxen laguna izan zen, eta Joan XXIII.a, Paulo VI.a eta Joan Paulo II.a Aita Santuena. Katolizismo modernoaren oinarriak finkatzen lagundu zuen; Vatikanoko Bigarren Kontzilioan parte hartzen utzi zioten laiko bakarra izan zen. Haren pentsamenduan nabaria da Platon, Bergson eta Pougeten eragina, eta pentsamendu modernoaren eta katolizismoaren arteko harremanak aztertu zituen, batez ere. Filosofiaz, filosofiaren historiaz eta erlijioaren filosofiari buruz idatzi zuen: La philosophie de Newman. Essai sur l'idée de développement (1933, Newmanen filosofia. Bilakaeraren ideiari buruzko saiakera), La pensée moderne et le catholicisme (1936-1939, Pentsaera modernoa eta katolizismoa), Le problème de Jésus et les fondements du témoignage chrétien (1947, Jesusen auzia eta kristau lekukotasunaren oinarriak), Essais sur l'amour humain (1948, Gizakiaren maitasunari buruzko saiakerak), De la signification du cosmos (1966, Kosmosaren esanahiaz), La pensée et la guerre (1969, Pentsaera eta gerra).
Jean Guitton | |||
---|---|---|---|
1961eko ekainaren 8a - 1999ko martxoaren 21a ← Léon Bérard - Florence Delay → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Étienne, 1901eko abuztuaren 18a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1999ko martxoaren 21a (97 urte) | ||
Hobiratze lekua | chapelle du Deveix (en) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale supérieure lycée du Parc (en) Lycée Louis-le-Grand (en) Parisko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Jacques Chevalier | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, teologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | La Croix Parisko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Sergei Bulgakov (en) | ||
Kidetza | Frantses Akademia Académie des sciences morales et politiques | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.