From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Marcel Bruller (Paris, 1902ko otsailaren 26a – 1991ko ekainaren 10a) frantses idazle eta irudigilea izan zen, eta Pierre de Lescure eta Yvonne Parafekin batera Les Éditions de Minuit sortu zuen. Bigarren Mundu Gerran, Frantziako iparraldea okupatua izan zen bitartean, Erresistentziarekin bat egin zuen, eta Vercors izengoitiarekin argitaratu behar izan zituen.
Jean Bruller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 15. barrutia, 1902ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 1. barrutia, 1991ko ekainaren 10a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | École alsacienne (en) ESIEE Paris École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ilustratzailea, antzerkigilea, grabatzailea, Frantziako Erresistentziako kidea eta artista grafikoa |
Enplegatzailea(k) | Les Éditions de Minuit (en) (1942 - 1949) |
Izengoitia(k) | Vercors eta Joë Mab |
Lehen liburua, La silence de la mer (1942) kontakizuna izan zen; etsaien ezin elkarganatzeaz dihardu, eta ospe handia eman zion. J. P. Melvillek film bat egiteko erabili zuen. Lehenago, bere benetako izenaz, umorezko marrazkien erakusketak egina zen, eta Vingt et Une Recettes pratiques de mort violente albuma argitaratua zuen (1926). Gerrak dakartzan arazo moralei eta filosofikoei buruz idatzi zuen La marche à l´étoile (1943), Les Armes de la nuit (1946) eta La Puissance du jour (1951) liburuetan. Gerra ondoren, Le Sable du temps (1945) eta Plus ou moins homme (1949) saiakerak idatzi zituen, eta, 1952an idatzitako Les animaux dénaturés alegia fantastikoan oinarri hartuta, komedia bat moldatu zuen, Zoo ou l´Assassin philantrope (1963) izenburupean antzeztu zena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.