From Wikipedia, the free encyclopedia
Jan Fyt (Anberes, 1611ko martxoaren 15a - ib., 1661eko irailaren 11) flandriar margolaria izan zen, Flandrian izadi hilak margotzen zituzten margolari barrokoen artean mailarik gorena izan zuena. Snydersen ikasle zen, eta Europan zehar egin zituen bidaietatik ere asko ikasi zuen. Ehizari buruzko margolanak egin zituen batez ere, eta aipatzekoa da zakurrak irudikatzen zuen trebetasuna (Animalien arteko borroka, Madril; Indioilar hila, Rotterdam). Rubensek eta Jordaensek, adibidez, laguntza eskatu zioten beren margolanetako animaliak margotzeko. Margoen bizitasuna eta ugaritasuna dira Fyten margolanen ezaugarri nagusiak.
Jan Fyt | |
---|---|
Fitxategi:Baliorik ez | |
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1611ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Espainiar Herbehereak |
Heriotza | Anberes, 1661eko irailaren 11 (50 urte) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Anberes Paris Venezia Florentzia Erroma Napoli eta Anberes |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Bentvueghels Anberesko San Lukas artista elkartea |
Mugimendua | Flemish Baroque painting (en) |
Genero artistikoa | izadi hila |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.