From Wikipedia, the free encyclopedia
Jan Baptist Van Helmont (Brusela, 1579 - Vilvoorde, 1644), flandriar sendagilea, kimikaria eta filosofoa izan zen. Alkimiaren eta kimikaren arteko zubi gisa hartzen da Van Helmonten lana. Parazeltso suitzar sendagilearen eta alkimistaren jarraitzailea izan zen.
Jan Baptist Van Helmont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brusela, 1579ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | Monarkia Hispaniko |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Vilvoorde, 1644ko abenduaren 25a (66/67 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Old University of Leuven (en) UCLouvain |
Tesi zuzendaria | Martin Delrio (en) Adam Haslmayr (en) |
Hizkuntzak | latina nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, fisikaria, mediku idazlea, filosofoa, fisiologoa, medikua, zientzialaria, idazlea eta alkimista |
Airea osatzen duten gasak bereizten eta «gas» hitza erabiltzen lehena izan zen. Iatrokimikaren oinarriak finkatu zituen, eta 1640. urte aldera, anhidrido karbonikoa aurkitu zuen, berak «basa gasa» deitu zuena. Termometro bat ere egin zuen matraze bateko uraren dilatazioaz baliatuz.
Elikadura eta digestioa ikertu zituen, eta bera izan zen arazo fisiologiak aztertzeko kimikaren hastapenak erabili zituen lehena. Hil ondoren, 1648an, argitaratu zioten Ortus Medicinae liburuan bildu ziren haren lan osoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.