From Wikipedia, the free encyclopedia
James Frazer Stirling (Glasgow, Eskozia, 1926ko apirilaren 22a − Londres, 1992ko ekainaren 25a) arkitekto britainiarra zen.
James Stirling | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Frazer Stirling |
Jaiotza | Glasgow, 1926ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Erresuma Batua Alemania |
Heriotza | Londres, 1992ko ekainaren 25a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Liverpoolgo Unibertsitatea Liverpool College of Art (en) Calderstones School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Arts Fellow of the Royal Institute of British Architects (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Liverpoolen hazi zen eta bertako arkitektura eskolan ikasi, Londresen agentzia ireki zuen arte James Gowan lankidearekin.
Le Corbusierren azken lanek eragin handia izan zuten Stirling eta lankidearengan. Horrela, estilo berri beteko fatxadak proiektatu zituzten, adreilua eta ageriko konkretua (hormigoia) uztartuz. Stirlingen iritziz, eraikin batek bere funtzioa adierazi behar du eta, erabiltzaileak pertsonak direnez, giza erabilera horrek fatxadako elementuen aberastasuna eta aniztasuna agertu behar du, sinpletasuna saihestuz. Horrela, historia irakasteko edo erakusteko eraikin batek historia bera islatu behar du, hainbat garaietako elementu eta formak islatuz. Arkitektura elementu eta forma hauen harreman eta konbinazioan datza. Modu berean, giza eskalako eraikinak egiten saiatzen da, irizpide humanistikoak egituraren, estetikaren eta ekonomiaren gainetik jartzen dituelarik.
1981 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Stirling |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.