From Wikipedia, the free encyclopedia
Jakue I.a Ingalaterrakoa[1] edo Jakue VI.a Eskoziakoa (1566ko ekainaren 19a – 1625eko martxoaren 27a), Jakue VI.a izenaz Eskoziako erregea (1567-1625) eta Jakue I.a izenaz Ingalaterra eta Irlandako erregea izan zen.
Katoliko bataiatu zuten Stirlingeko gazteluan, ekitaldira gonbidatutako noblezia ingeleseko kideen aurrean. Hurrengo hiru egunetan, Maria Estuardo eskoziar erreginak ospakizun handi garesti bat antolatu zuen, mahai biribil zabal baten inguruan, adierazpen politiko peto-petoa, Arturo erregearen irudia gogora ekarriz.[2]
Jakuek hamahiru urte zituela, Maria I.a Eskoziakoa bere ama ordezkatu eta Eskoziako errege bilakatu zen. Lau erregeorde izan zituen 1578ra arte[3]. 1603an, Ingalaterrako azken tudortar erregina hil zenean, koroa biak batu zituen eta lehendabizikoz Erresuma Batuko errege titulua aldarrikatu zuen bere buruarentzat. Frantziako koroa ere aldarrikatu zuen.
Bere agintaldian elisabetar literaturaren Urrezko Erak jarraitu zuen, William Shakespeare, John Donne, Ben Jonson edo Sir Francis Bacon bezalako idazleei esker. Erregeak berak poesia idatzi zuen[4].
Jakue I.a Ana Danimarkakoarekin ezkondu zen eta harekin zazpi seme-alaba izan zituen.
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
Henrike Frederiko | 1594ko otsailaren 19a – 1612ko azaroaren 6a | 18 urterekin hil zen, ziurrenik sukar tifoideak jota[5]. | |
Elisabet | 1596ko abuztuaren 19a – 1662ko otsailaren 13a | Palatinatuko hautesle ezkontidea eta Bohemiako erregina ezkontidea.
1613an Frederiko V.a Palatinatukoarekin ezkondu zen, eta harekin hamahiru seme-alaba izan zituen. | |
Margarita | 1598ko abenduaren 24a – 1600ko martxoa | ||
Karlos | 1600ko azaroaren 19a – 1649ko urtarrilaren 30a | Ingalaterrako eta Eskoziako erregea (1625-1649).
1625ean Henriketa Maria Borboikoarekin ezkondu zen, eta harekin bederatzi seme-alaba izan zituen. | |
Roberto | 1602ko urtarrilaren 18a – 1602ko maiatzaren 27a | Kintyreko eta Lorneko dukea. 4 hilabeterekin hil zen[6][7]. | |
Maria | 1605eko apirilaren 8a – 1607ko irailaren 16a | 2 urterekin hil zen. | |
Sofia | 1606ko ekainaren 22a – 1606ko ekainaren 23a | Jaio eta 48 orduren buruan hil zen[8][9][10]. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.