musikagile frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques Ibert (Paris, Frantzia, 1890eko abuztuaren 15a - ibidem, 1962ko otsailaren 5a) musikagilea izan zen. Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak, Émile Pessard, André Gédalge eta Paul Vidalekin. 1919an Erromako Sari Nagusia irabazi zuen, Le Poète et la fée kantatarekin. Hainbat kargu izan zuen bizitzan zehar: 1936an Erromako Frantses Akademiako zuzendari izendatu zuten; 1955ean Parisko Operako eta Opera Komikoko zuzendari laguntzaile. 1956an Arte Ederretako Akademiako kide hautatu zuten, G. Ropartzen ordez. Nekez sailka daitekeen musikaria da; Iberten iritziz «sistema guztiak dira onak, baldin eta beren baitan musika badute». Estiloaren sen zorrotza zuen, eta neurriz erabiltzen zituen bitartekoak.
Jacques Ibert | |||||
---|---|---|---|---|---|
1944 - 1960 - Balthus →
1937, 1940 - ← Paul Landowski | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques François Antoine Marie Ibert | ||||
Jaiotza | Paris, 1890eko abuztuaren 15a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1962ko otsailaren 5a (71 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Passy hilerria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Irakaslea(k) | Nadia Boulanger Emile Pessard (en) André Gedalge (mul) Paul Vidal (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa eta soinu banda konpositorea | ||||
Enplegatzailea(k) | Q3458203 (1955 - 1956) | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||||
Mugimendua | musika klasikoa | ||||
Genero artistikoa | opera | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
jacquesibert.fr | |||||
|
Lan nagusiak: Angélique (1927); Le Roi d'Yvetot (1930); Gonzague (1935); L'Aiglon (Arthur Honeggerrekin, 1937) operak; L'Eventail (beste bederatzi musikarirekin batera, 1929); Le Chevalier Errant (1935) balletak; Escales (1922); Divertissement (1930), Lebicheren Chapeau de paille d'Italie (Lastozko Italiar Txapela) berak egokitutako orkestra-lanak; Lousville Concerto (1953); 2. sinfonia, «Bostonekoa» (1955); Capriccio hamar musika-tresnarentzat (1938); Harizko musika tresnetarako Kuartetoa (1937-42) ganberako musika.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Ibert |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.