Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques Bénigne Bossuet (Dijon, Frantzia, 1627ko irailaren 27a - Meaux, Frantzia, 1704ko apirilaren 12a) teologoa eta frantsesezko idazlea izan zen.
Bere jaioterriko jesuitetan lehen ikasketak egin ondoren, Parisa aldatu zen. 1652an apaiz eginik, Metzen egon zen 1658 arte. Berriro Parisa itzulirik (1659), predikuak egiteari lotu zitzaion bete-betean, San Bizente Paulekoaren aholkuz. 1662an Garizumako predikuak egin zituen erregearen eta gortearen aurrean. Ildo beretik, handiki batzuen ohoretan eginiko hileta-predikuek ospe handia ekarri zioten.
Condomeko apezpikua zela (1659), erregegaiaren irakasle izendatu zuten, eta 1670etik 1680ra eginbide hori bete zuen. Haren ikaslearentzat egindako obra aipagarriak dira Discours sur l´histoire universelle (1681) eta Politique tirée des propres paroles de l´Ecriture Sainte (bukatu gabea eta 1709an argitaratua).
Gero, 1681ean, Meauxeko apezpiku izendatu zuten. Protestanteen aurkako borroka teologikoari ekin zion: Histoire des variations des églises protestantes (1881), Advertissements aux protestants (1689-1691). Gero, kietismoaren eztabaidan esku hartu zuen, Fénelonen aurka: Relation sur le quiétisme (1698). Antzerkiaren etsai agertu zen: Maximes et réflexions sur la comédie (1694). Bizitzaren azken aldi horretan hizlari sakratu gisa jardun zuen berriro, hileta-prediku gehiago eginez. Moralista, teologo eta politiko gisa ortodoxiari atxikia, Biblia eta Apokalipsiko ikuskariz beteriko predikuetan pasarteen erritmoak, hiztegiaren joritasunak eta irudien lirismoak ahalmen poetiko berezia damaiote bere jardunari.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Bénigne Bossuet |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.