Zeruko poloetako batetik gertu egoteagatik, latitude jakin batetik behatzean urte osoan zehar ikusten den izarra. Hori gertatzen da, izar zirkunpolarra beti behaketa egiten den lekuko horizontearen planoaren gainetik dagoelako From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar zirkunpolarrak polotik gertu egoteagatik bere inguruan zirkulu oso bat deskribatzen duten izarrei deritze, ostertza moztu gabe eta horregatik beti ikusgai. Ipar Poloan kokatuta dagoen begirale batentzat, izar zirkunpolarrak, Ipar Hemisferioan, ekuatoretik gora aurkitzen diren izar guztiak dira, zehazki esanda, deklinazio positiboa dutenak. Ekuatorean dagoen begirale batentzat izar guztiak irten eta sartu egiten dira eta, beraz, ez dago izar zirkunpolarrik. 40º latitude batean dagoen begirale batentzat, ipar polotik 40º baino gutxiagora dauden izar guztiak dira zirkunpolarrak.
Gainontzeko izarrek, Eguzkiak eta planetak barne, zirkulu baten zati bat baino ez dute deskribatzen, ostertza bi puntutan moztuz: egunsentia eta ilunabarra.
Egiptoarrek izar zirkunpolarrak ezagutzen zituzten, nekea ezagutzen ez duten izarrak eta suntsipena ezagutzen ez duten izarrak bezala izendatu zituztenak. Behaketa horietatik abiatuta, iparraldeko zerua, heriotza egon ezin zitekeen lurralde batekin identifikatzen zen, betiereko bizi zoriontsu bataz gozatzen zen tokia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.