From Wikipedia, the free encyclopedia
Irakitea isurkariaren masa osoan eta tenperatura jakin batean gertatzen da, lurruntzea ez bezala, azken hori isurkariaren azalean soilik eta edozein tenperaturatan gertatzen baita.
Irakite puntua isurkari batek irakiteko behar duen tenperatura da. Isurkari baten irakite puntua atmosferaren presioaren arabera aldatzen da, isurkari batek lurrun asearen presioa eta kanpoko presioa berdinak direnean irakiten baitu. Isurkari baten irakite puntua 0’037° C igotzen da atmosferaren presioa milimetro bat handitzen den aldiko. Isurkari arruntenen irakite puntuak, atmosferaren presio normalean, hauek dira: ur hutsa, 100° C; itsasoko ura, 103° C; amoniakoa, -34° C; nitrogenoa, -196° C; kloroa, -34° C; hidrogenoa, -253° C; merkurioa, 357° C; oxigenoa, 183° C.
Irakite konstantea isurkari baten irakite puntuaren igoera adierazten duen zenbatekoa. Formula honen arabera kalkulatzen da irakite konstantea (Clausius–Clapeyron ekuazioa):
non:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.