Iparraldeko Dunedainen Kapitainak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tolkienen legendarium ospetsuan, Iparraldeko Dunedainen Kapitainak, Dunedain arrazako kapitain leinu bat dira, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1974tik, Eriadorren, Arthedain erresumaren erorketatik biziraun zuten Iparraldeko Mendirakoien buruzagi izan zirenak. Leinu honetako azkena, Aragorn da, Eraztunen Jauna eleberriko protagonistetako bat.
Dunedainen Erregeen leinuak, Arthedaineko azken erregea izan zen Arveduiren heriotzarekin etena, Erregearen Itzuleraren garairarte jarraitu zuen. Baina, gobernatzeko erresumarik ez zutenez, euren burua ez zuten errege deitu, baizik eta Iparraldeko Dunedainen Kapitain titulu sinpleagoa hartu zutela.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko hirugarren milurtekoan, itzalean mantendu ziren, Arnorreko antzinako lurraldeak zaintzen zituzten mendirakoiak bezala.
Mugako eskualdeetan behatokiak eta zaintza dorreak mantentzeaz gain, babesa bilatu zuten Rivendeleko Elronden etxean, non heziak ziren, euren leinu altua zein zen jakinarazi aurretik ere.
Elfotar gune honetan zaintzen ziren, gainera, leinuko heredentziak: Annuminaseko zetrua, Barahirren Eraztuna, Elendilmirren zilarrezko diadema eta Narsil ezpataren zatiak, birforjatuak izateko zain zeudenak.
Kapitainen leinua, Aranarthekin hasi zen, Arveduiren seme nagusia, eta Aragorn II.arekin amaitzen da, Eguzkiaren Laugarren Aroaren hasiera aldera. Kapitain guztien izenen, Ar- aurrizkia mantendu zen, euren errege jatorria adierazten zuena.
(Oharra: Kontrakorik jarri ezean, data guztiak Eguzkiaren Hirugarren Aroari dagozkio, eta kapitainen agintaldiaren iraupena adierazten dute, ez euren bizitzaren iraupena).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.