From Wikipedia, the free encyclopedia
Analisi matematikoan, inflexio-puntua aldagai erreal bakarreko funtzio batean funtzioa ganbila izatetik ahurra izatera, edo alderantziz, igarotzen den aldagaiaren balio bat da. Aldagai anitzeko funtzioetan inflexio-puntuen baliokideak dira zela-puntu izenekoak. Inflexio-puntuen kalkulua ohikoa da funtzio baten grafikoa eratu behar denean, inflexio-puntutik bi aldeetara funtzioaren bilakaera ezberdina baita, alde banatan gehikuntzak gero eta handiagoak eta txikiagoak hurrenik hurren aldagairen balioak gehitu ahala.
Inflexio-puntu baten existentziarako baldintza beharrezkoa, baina ez nahikoa, inflexio-puntuan bigarren mailako deribatua 0 balioa hartzea, betiere funtzioa bi aldiz deribagarria bada. Bigarren deribatua 0 deneko puntu horretatik bi aldeetako inguruko puntuetan bigarren deribatuaren zeinua ezberdina bada, puntua inflexio-puntua izango da; bi aldeetan bigarren deribatuaren zeinua berdina bada, puntua ez da inflexio-puntua izango.
Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.