euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ines Goikoetxea Irurtzun (Donostia, Gipuzkoa, 1939 - ) euskal idazle eta poeta da. Lehen Hezkuntza amaitu ondoren, bere bizitza osoa etxekoandre lanetan aritu zen. 1992an idazten hasi ondoren Itziar Zubizarreta eta Luisa Etxenikeren eskutik literatur sorkuntza tailerrean hobetu zuen bere estiloa.
Ines Goikoetxea Irurtzun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1939 (84/85 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
2000 urtean Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako[1] Gobernuz Kanpoko Erakundeak ezarritako literatur saria irabazi zuen, Calcuta poemari esker. Indiako hiri hura ezagutu zuen bertako behartsuenak zaintzen lan egiten zuen bere alaba bisitatzera joan zenean
2000ean, Deustuko Unibertsitateko (Bizkaia) literatura lehiaketan lehen saria irabazi zuen. Olerki irabazleen multzoak Urruntasunaren morrontzan hurbiltasuna gose izan zuen izenburua.
2001ean, Iparragirre Saria irabazi zuen, Urretxu eta Zumarragako Gipuzkoako Udalen eskutik, Berdea eta grixa gaueztatuak itsasoaren ardoan poema bildumagatik. Bermingham Housek hurrengo urtean argitaratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.